Blogak
Ezker eskuaz agintzen duen zuzendari ilegorria
2025/03/11Azken hogeitaka urtetan (2020-2025) bezala, aurreko asteburu honetan eratu da “Musika-Música” topaketa Bilbon, non, hiru egunetan zehar 70 musika-saioren maratoia eratu den errenkadan, ekinera Arriaga Antzokian eta gainerako guztiak Euskalduna Jauregian.
Iputzaneko Gaylak, 1000 urte.
2025/03/07“Ipuscua” izena lehen aldiz agertzen da 1025 urtean (1). Zor diegu Gayla “Ipuçcha”ko andereari (2) eta Garcia Acenariz senarrari. Gayla zen euskalduna eta “Ipusco” lurren jabea. Senarra, berriz, Aragoitik-edo etorria, erdalduna. Ezkontzeaz batera emaztearekin partekatu zuen jabetza, eta titulutzat “senior deipuscua” hautatu zuen. Hara, Ipuçcha, Ipus edo Ipusco nahiko ez zelakoan, Ipuscuacoa asmatu zuen aragoitarrak. Erdarakada samarra ez ote? (3)
Terrorismoaren erasanaren ondoko ments estrukturala
2025/03/04“Ez dago mendebaldean beste ezein ekonomia Euskadikoak baino luzaroago jasan duenik ekintza terroristarik, sei hamarkada.” Honela hasten da Luis Ramon Arrieta Deustuko Unibertsitatearen Ekonomia Batzordeko Idazkariak zuzendu duen “The Economic Impact of Terrorism: An Analysis Of The Basque Case” txostena.
Heisenbergek baleki…
2025/03/02Heisenberg (1) fisikari alemaniarra izan zen teoria kuantikoaren ziurgabetasun printzipioa ezarri zuena. Stephens (2) dramaturgo ingelesa giza-harremanen ziurgabetasunaz antzerki-lana burutu zuena eta Bernués (3) ekoizle donostiarra, berriz, euskal eszenara ekarri duena. Teoria kuantikoarekin hasi eta euskal antzerkian amaitzea da, behar bada, ziurgabetasun horren eredu adierazgarrietakoa.
Euskaldunok euskararen bueltan beti
2025/02/28Euskaldunok geure euskararen erabilpenaren ahuleziaren errua hara eta hona botatzeko tentazioa izan ohi dugu
Bertsolari handi biren erreportaje beranta
2025/02/27Erreportajearen definizioetako bat baldin bada kazetari-lan dokumentatua eta planifikatua izatea, Pako Aristiren “Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi” (Erein 2024) delakoa erreportajea da, bete-betean.
