Ondo pasatzen najabilk. Atsegiña dok sidi Rodrigo Diaz, anai Alvar Fañez eta bere partidian kontakizuna segitzia, Mio Cid baiño hizkera errezaguan.
Fantasia mediebala
Ondo pasatzeko fantasia bikaiña. XI mendeko giruan pizkat sartu, gaurko gazte kuadrilla baten abenturiakin txirikordatuta... halan be, bilbe ahula eta majia lartxo, hutsuniak tapatzeko.
Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk, atzetik aurrera:
- Edozelan be, oso emozionantia eta guaixa.
- Arraixua! Bale, Erdi Arua rekreatzen gabizela, eta orduko gizartia halakotxia zala, baiña... Halako #TradWife mezuak botatzeko ze nezesidade?? ("La mujer debe estar donde está el marido"-ta...).
- Simplifikaziño arriskutsu bat (gerran jentia hiltzia ok, beste estamentuko bat hiltzia pekatu mortala). Gaztiendako idaztiangaittik ez dok irakorlia tontotzat hartu bihar...
- Majia eta pasarte autoexplikatibo askotxo (ahulezia argumentalerako makulu) baiña oso ondo pasatzen najabilk.
- Bilbe nagusixa prebisiblia izan arren, intriga elementuak ondo manejatzen jittuk: 150 orrialde, eta ondiok ez jakixagu zein dan ule zuri eta bizar baltzdun astruori.
- Deigarrixa, ikaslia akosatzen dabillen irakaslian trama paralelua. Ea zelan garatzen dan...
- Erdi Aroko fikziño barri honetan (eze, azkenian Mio Cid be fikziñua dok, gertakarixetatik 150 urtera idatzittakua) leku haundixa jaukak relijiñuak. Izan be, orduko gizartia -aberatsena behintzat- nekez ulertu lajeikek, Asiatik etorrittako relijiño barrixa barik. Bertsiño fundamentalistenian. Jentian burua, eta bizitzia oso-osorik kutsatzen juana, mujahidin estilo garbixenian.
Begiratu bihar izan juat: almófar es.wikipedia.org/wiki/Alm%C3%B3far#/
Seme gaztenak "sin mas" batekin kalifikau daben arren, ni gustora irakortzen najabik. Poztu nauk Sidi Rodrigo trajikua barriro topatzia, oinguan bere mendeko kapareetako baten begixetatik.

