Prostatari esker
Amatiño
2025/12/18 15:25
Sarritan ez da askorik behar izaten ezusteko argazki polit samarra atera ahal izateko: astegun buruzuria, eguraldi eguzkitsua, itsaso bizkorra, olatuak handizka, hego haize bortitza, prostatari esker --txiza egin beharraren beharrez-- labar gainean aparkatu eta… libre geratzen den eskuan Samsung normaltxoa. Eta voilá!
- Itsasgora Mutrikuko flysch beltzean zehar.

Zaindu maite duzun hori: Serequr eta Saw Palmetto-ren laguntzaz 10etik 7ra jaitsi zait analitiketako PSA. Eraginkorra dirudi, nire kasuan bederen.
Prostata, kuadrillako elkarrizketetan, ezerezetik erabateko protagonismoa izatera igaro da urte gutxi batzuetan.
“Zein txarto zaudeten eginak gizonak!”, oihukatu zidan behinola lankide batek. Arazoak zituen senarrak, eta lankideak egiten zion sendaketa. “Prostata! Mesedez! Lotsagarria!”