Blogak
Hyde Park: Euskal Herri posmodernoa
2007/05/29Irakurri gabeko beste liburu baten kritika bat argitaratzeari ekiten diogu, atalak lortutako arrakastak gugan eragindako bozkario logikoaz (Pierre Bayarden "Comment parler des livres que l'on n'a pas lus?" liburuak berme teorikoa eta ulerberatasuna eman digu). Aurreko lau kritiketan egin bezala, oraingoan ere euskal kritikari baten ahotsa hartuta, Marijo Olaziregirena hain zuzen, eta liburua (iruzkin hau argitaratu arte behintzat) batere irakurri gabe, egin da lana.
