Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Amadeo Marco Ilintxeta

Amadeo Marco Ilintxeta

amat 2007/07/01 13:33

Hainbatek ezagutu ez arren, Amadeo Marco Ilintxeta Nafarroako Diputatu Nagusia izan zen 1971tik 1979ra bitartean. Hau da, Nafar Diputazioaren azken presidente ez demokratikoa. Jatorriz Erronkarikoa, Nabaskozeko alkate izan zen 1931an eta Zangozako eskualdearen ordezkari. Kontserbadore eta katoliko sutsua, Errepublikaren kontra azaldu zen eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Euskal Estatutuaren alde. Bere proposamenez, Nabaskozeko Udalak foruen berreskurapena eskatu zion Espainiako Gobernuari.

Gerran, Erreketeen kapitaina izan zen eta, bere meritu militarrak tarteko, zazpi domina jaso zituen. 1940tik aurrera, nafar buruzagirik handienetakoa izan zen: Erronkari eta Zaraitzuko hainbat herritako seme kutun, diktadurako Mugimenduaren nazio-kontseilari, Nafarroako Kutxaren lehendakari eta edozenbat euskal egitasmoren babesle.

“Diario de Navarra”k 1980an egindako elkarrizketan zera esan zuen: “No me parece mal que las tres provincias vascas se unan a su madre, a Navarra, y que juntas integren el Reyno de Navarra. Ah, claro, así no lo quieren. Pues en esa solución, Navarra no perdería nada. Y que nadie diga que reniego de mi origen vasco-navarro. Soy del Roncal, en vasco hablaban mis antepasados. Y ya se sabe, quien a sus antepasados parece, honra merece”.

Marco Ilintxeta 1987an hil zen. Ez zuen, beraz, UPN agintean sekula ezagutu, ezta Migel Sanzen 1996etik honako ibilbidea ere. Auskalo zer pentsatuko ote zukeen orain Nafarroan gertatzen ari denaz baina ukaezina dena zera da: Nafarroa irudikatzeko hainbat ikuspegi dago; ez da berdin Erronkarin edo Corellan jaio eta, edozein modutan, Migel Sanzek ezinbestekotzat saldu nahi izan duen irudiak ez du batere tradiziorik

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: