Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Makal dago Reala

Makal dago Reala

Mikel Iturria 2007/07/02 06:00

Larunbat goizean ez nintzen Realaren Ez-Ohiko Batzarrera joan (halere, ana m gogotsuaren esku utzi nituen nire bost akzioak). Batzarraren zati luze bat jarraitu nuen telebistaz (eguerdiko 13:00ak arte) eta irratiz (hogei minutu gehiago Irunerako bidean).

Batzar tranpa

Akzionistei prestaturiko tranpan erori da Administrazio Kontseilua: ez baitzuten espero akzionista txikiek horrela egitea aurre (hitza hartu zuten gehienek errespetu osoz aritu ziren).

Apars-Ezate

Hori al zen dena, lagunok? Kontseilua botaz gero, mahai gainean jarriko dugu lehenengo mailako entrenatzaile baten izena? Tabernako oposizioa zirudien, nonbaiten irakurri dudan bezala.

Jende gaztea

Sorpresa polita izan zen jende gaztea entzutea, lotsagabe eta diskurtso egituratuarekin. Eta hori bai ez dela erraza (1700 lagun bertan, hiru telebista kate zuzenean eta irrati pare bat).

Paperak galduta

Amorragarria iruditu zitzaidan nola galdu zituzten paperak akzionista batzuek María de la Peñak txostena irakurtzen zuen bitartean. Ulergarria izan daiteke, baina pastilla hartuta joatea komeni da. Horrela, gainera, haria galtzen zen.

Administrazio Kontseilua

Negargarri. Bakar-bakarrik utzi zuten María. Ansoaldek konpromisozko zenbait interbentzio egin zituen eta gainerako kideek poker aurpegia jarri eta kitto. Futbolaren negozioa agintariak txikitzeko makina bihurtu da.

Zer puskatu da Realean?

Zer edo zer garrantzitsua, baina barruko inor ez da gai hori konpontzeko. Gela erdiko elefante arrosari erreparatu, mesedez.

Haustura?

Batzuek diote haustura dagoela. Ez nintzen bertan egon eta ezin dut baloratu bertako giroa. Gustatuko litzaidake jakitea nortzuk eman zioten botoa Administrazio Kontseiluari. Itxura guztien arabera akzio pakete garrantzitsuak dituztenak dira, interes handiagoak dituztenak Realaren inguruan.

Ez dut uste akzionista txikia bananduta dagoenik: Administrazio Kontseilu honen aurka dago.

Trantsizioa

Gaur aurkeztuko omen dute kirol zuzendari berria, Salva Iriarte. John Benjamin Toshacken morroi izatera mugatuko da? Badirudi baietz. Eta aste honetan aurkeztuko omen dute Chris Coleman ezezaguna.

Hauteskundeak? Miguel Santos dator?

Gaur egungo liderrak

Atzo arratsaldean Daniel Innerarity idazleari irakurritako lerro batzuk jarriko ditut segidan:

"El líder actual ya no necesita leer demasiado ni pensar mucho. Ni siquiera tiene que argumentar ni resultar convincente; basta con que consiga manejar correctamente los mecanismos de la atención pública. Es alguien que no tiene ideas para convencer, sino procedimientos para distraer".

Adi, beraz.

En castellano

etiketak: Kirol harrikadak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2007/07/03 23:14

Atzo edo "Noticias de Gipuzkoa"n irakurri neban gorrotoak eta ezinikusiak sustraitzen dabilzala klubaren barruan. Lehengo eguneko ikuskizun lotsagarria ikusi besterik ez dogu behar.

Nostalgiko hutsa naz, baina lelo zaharrei itzuli behar gara: "El club unido jamás será vencido".

Aupa Zamora eta aupa Real!

iturri
iturri dio:
2007/07/03 23:26

Aupa Patxi:

Batasuna ondo dago, baina bide horretan ezer gutxi egin duen gaurko Kontseiluak lelo horrekin ateratzea? Ez dut uste gai direnik aurrera egiteko.

José Manuel Castellsi publikatu diote gaur Noticiasen Sensatez izeneko iritzi-artikulua. Ez nago ados berak idatzitako gauza askorekin. Izenburuarekin bai, baina errua kolektiboa dela esatea, uste dut agintarien arduragabekeria zuritzeko balio duela.

Aupa Real!

patxi lurra
patxi lurra dio:
2007/07/06 19:16

Zuhurtzia, batasuna. Atzo Coleman-ek "lana, talentua eta giro ona"** eskatzen zituen. Berba pottoloak, berba politak. Teoriatik praktikara eroateko danok deukogu zer esatea, neu behintzat bai natorrela bat geurea "erru kolektiboa" dalako usteagaz.

Neure betiko matraka: harmailetatik "giro ona" sortzen badeukogu zeregin nahikoa.

PD "Devil" Iturri: Aurreko zeure mezua, ez dakit konturatu zaren, 666.a.

iturri
iturri dio:
2007/07/06 19:27

Aupa Patxi:

Giro ona sortzea ondo dago eta horretan aritu da zalegoa Ligak iraun duen bitartean. Badakit gauza asko ditugula kritikatzeko (Atotxa eta Anoetaren arteko diferentzia, askotan aipatzen dena), baina erru kolektiboak batzuren ezintasuna estaltzen badu, ez nago ados.

Agur.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter