Izarren anaiarentzat izen bila
Abuztu bukaerarako iragarri du Izarren anaiak bere etorrera. Zein izen jarri pentsatzen ari gara baina ezin erabaki gabiltza. San Bartolome jaietarako jarrita du data, eta lehen aukera Bartolo izan da, baina proposamenak ez du babes handirik jaso eta baztertu egin dugu.
Orain Ainhoak hiru proposamen egin ditu, eta Izar eta biok hiruen artean aukeratu ezinda gaude. Hauek dira hiru hautagaiak: Iker, Ekain eta Unai.
Ah, bai, mutila izango omen da. Omen diot, gaurko ekografian ginekologoak ez diolako zerako zera hori ikusterik lortu. Edo lotsatia da (aita bezala, ni ere aukeran saiatzen naiz jendaurrean ez erakusten) edo txikia dauka (hemen aitarekin ez dut konparaketarik egingo).
Bueno, baina izenari buruz zer? Iritzirik, bozketarik?
hirurak oso polittak, baina neregaittik iker.
liher (euskal opera zahar bat da, ta nafarroako pertsonaia bat be uste dot izan zala) be oso politta da.