Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Freebase, Wikipediatik haratago

Freebase, Wikipediatik haratago

Gari Araolaza 2007/06/28 08:49

Oraindik "alpha" bertsioan, baina ikusi duguna ikaragarria da. Gonbidapenez sartu behar da, nik duela bi hilabete eskatu nuen eta pasa den astera arte ez zait etorri.

Honez gero badakizue Wikipedia zer den: artikuluetan egituratutako informazio entziklopedikoa, auzolanean sortua. Ez dago egitura zehatzik, nahiz eta zenbait etiketa jakin erabiltzen diren zenbait gauza etiketatzeko.

Freebase datu basea da. Creative Commons eta Public Domain moduan dauden edukiak hemendik eta handik hartu, eta modu egituratuan aurkezten ditu. Norberak kargatu dezake edukia, laguntza handiekin. Adibidez, Eibar taldearen fitxan futbol zelaia gehitu nahi badugu, baliteke norbaitek aurretik futbol zelaiak gehituta izana, eta hura azalduko zaigu aukeran "Ipurua" jartzen dugun momentuan.

Edukia kargatzeko API izugarri irekiak, baita edukia berrerabiltzeko ere. Nahi izanez gero, edozein web aplikazio garatu daiteke Freebase-ren datuetan oinarrituta.

Ikusi beharko dugu nola doan aurrera, baina interesa baduzue, egin gaur bertan sarrera eskaera.

Freebase

Eguneraketa 2007/08/23: Gaurtik aurrera Freebasen sartzeko ez da gonbidapenik behar. Denontzat irekita.

etiketak: geek
ander
ander dio:
2007/06/28 12:11

Interesgarria dirudi. Ondo ulertu ba dut, datubase moduko egitura du freebase. Hau horrela bada, erabiltzaileak taula berriak sortu ditzakete, taula hauen eskemak aldatu, beste taula batzuekin lotu kanpo klabeak erabiliz eta abar... Zuzen nabil?

Gari
Gari dio:
2007/06/28 13:49

Taulak eta horiekin nahastuta ibiltzeko baino askoz intuitiboagoa da, AJAX-ekin nahastuta eta abar.

Bide batez, gonbidapen bat neukan emateko, eta lehiaketa sekretua antolatuta neukan, lehenengo erantzuna ematen zuenarentzat. Lortu duzu eta bidali dizut. Kontatuko diguzu.

Arkaitz
Arkaitz dio:
2007/06/28 21:50

Alde batetik lana berregitea moduko zerbait dela iruditzen zait. Egia da, Wikipediako datuak ez daude nahi bezala egituratuta (txantiloiak askotan oso lagungarri dira, baina ez da nahikoa), orain mikroformatuak eta horrelakoak erabiltzen hasi diren arren. Horrek badu arazo handi bat: Euskarazko Wikipedian erraz asko sortu ditzakegu munduko hiri eta udalerri askoren artikuluak, baina nork eguneratuko ditu bertako biztanleria eta horrelako datuak urtero? Wikipedian horiek guztiak hizkuntza bakoitzean aldatu beharra dago (ingelesko Wikipedian 2006ko biztanleria kendu eta 2007koaz ordezten bada, euskarazkoan 2006koak jarraituko du, norbaitek eskuz hori aldatu arte), eta Wikipedia txikietan mantendu ezin den zerbait da hori. Eta biztanleria diodanean, beste mila datu ere badaude, kirolari eta kirol taldeen palmaresak, biografia baten heriotza, eta abar.

Datu komun horiek edukitzeko moduko datu-base moduan ulertzen dut freebase nik, eta horretarako beharra behin baino gehiagotan sumatu dut nik Wikipedian; badago, ordea, horretarako proposamena, Wikidata delakoa (http://www.mediawiki.org/wiki/Wikidata).

Era berean, Wikipediatik informazioa datu-base eran ateratzen duen proiektu interesgarri bat ere badago: Dbpedia (http://www.dbpedia.org).

Beraz, Freepedia ez al da orain arteko lana berregitea? Pentsatzen dut datuak ateratzeko Wikipedia ere baliatuko dutela, baina zertarako beste gune bat? Ez da hobe Wikidata bultzatzea?

Aitor
Aitor dio:
2007/06/28 14:19

Nik ere baditut gonbidapen batzuk, beste norbaitek interesa balu...

Arkaitz
Arkaitz dio:
2007/06/28 21:52

*Goian Freepedia esan dudanean Freebase esan nahi nuen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon