Blogak
Pepis Andereñoaren Kanonak
2007/06/27Kanonaren eztabaida pil-pilean dago euskal literaturan; ez, ez gara ari liburutegietan ezarri nahi duten ordainketaz, egile eskubideak ordaintzeko bideratuko litzatekeena (alde horretatik ez dago batere arazorik: euskaraz idatzitako oso liburu gutxi ematen dira maileguan), ezta CD, DVD eta disko gogorren gainekoaz ere (liburutegietatik ale gutxi ateratzen badira, are gutxiago izango dira internetetik euskarazko liburuak jaisteko prest egon daitezkeen piratak. Ez, jaun-andreak, literatur kanonaz ari gara, noski, azken aldi honetan gure mundutxo kulturalean gehien errepikatzen ari den hitza.
