Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Liburu bereziak

Liburu bereziak

Leire Narbaiza 2007/10/31 17:00

Kasualitateak egin dit liburu berezi bi irakurtzea denbora tarte txiki batean. Bata Vida de Pi da, Yann Martel-ena. Bestea Txakurrari gauerdian gertatutako istripu bitxia Mark Haddon-ena

Bigarrena, beharbada, da ezagunena. Fama handia lortu duelako alde guztietan. Lehengoa, aldiz, lankide batek gomendatu eta laga zidan; nik ez nuen-eta ezagutzen.

Biek dute protagonista gaztetxo bat. “Vida de Pi” liburuko protagonista gaztetxo indiar bat da, Pi izenekoa, naufragio baten salbatzen den bakarra; pertsona bakarra, esan gura dut, tigre bat ere salbatzen delako. Hori da kontakizuna, zelan ematen dituen egunak tigrearengandik babesten, tigrearekin elkarbizitzen, itsasoan ia bi urte. Hausnarketa pila bat egiten ditu, eta irakurleari pentsarazi egiten dio. Bitxia da benetan. Batzuetan, dibertigarria ere bai. Merezi duena, benetan.

Bestea, “Txakurrari gauerdian gertatutako istripu bitxia”, gaztetxo baten istorio da. Gaztetxo autista batena. Berezia benetan liburua, Gaztetxoak kontatzen duelako narrazioa. Hori dela eta, mundua autista inteligente horren begitatik ikusten dugu, gai gara bere sentimenduak ezagutu eta konprenitzeko. Magisterio ikasten ari nintzela, autistekin egin nituen praktikak, eta egiatan esan behar dut oso mundu diferentea dela, konplexua eta gaitza ulertzeko. Liburu honen bitartez ikusi dut zer gerta litekeen euren buruan. Istorioa ere bitxia da.

Liburu bi, baina oso desberdinak. Biek merezi dute, nerabeek kontatzen dute lehengo pertsonan, euren buruetatik pasatzen dena. Disfrutatu egin nuen. Nobedadea izan ziren niretako. Hauek ere, pentsatu barik, elkartu eta batu egin zitzaizkidan. Gustura batu ere.

etiketak: liburuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua