Speleo erakusketia Ondarrun
Ondarroan Domusantu egunian (Azaruak 1), 19.00etan gure 25 urteurren erakusketia aurkeztuko dogu. Lamerako Udal Erakusketa Aretuan izango da, Kafe Antzoki onduan, eta trago eta pintxo batzu hartzera gonbidatuta zagozie.
Erakusketia Azaruan 1etik 18ra egongo da zabalik, egunero 10.00etatik 22.00ak arte (jai egunetan bebai). Bertan gure ibilbide luuuuuzzzzziai buruzko informaziño ugari topauko dozue: exploraziñua, komikixak, kartografia, zinema, hidrologia, liburuak, arkeologia, biologia, kirola... espeleologixian milla aurpegixen artian zure gustokuena topau deizun. Erakusketia 25 panelez osatzen da haitzuluei buruzko testo, krokis eta argazki ikusgarriz beteta. Lea eta Artibai ibarretako zulo asko topauko dozuz bertan, Ondarroa ondo-ondokuak.
Hortaz gain, Azaruan zihar beste ekintza osagarri batzu egingo doguz:
- Azaruan 11an, domekia, 19.00etan diaporama / hitzaldixa: "Lurpeko mundura leihatilla bat", Oier Gorosabelen eskutik (Guzurretxin).
- Azaruan 18xan, domekia, 19.00etan Santi Urrutian laburmetrai bi: "Karlistaren leizea" eta "Solo en el silencio" (Guzurretxin).
Ondarrutar askori erakusketa ikusgarri hau ikustian abentura-gogua piztuko jakonez, Azaruan 24ian bisita gidatu bat egingo dogu eskualdeko kobazulo batera (apuntatzeko, erakusketan bertan egongo da kuaderno bat).
Ongi etorri lurpeko mundura!