Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Gizasemea adibide

Gizasemea adibide

Elena Laka 2007/10/31 15:34

Badaukat lagun bat gazteleraz baino ez dakiena, nahiz eta euskararen alde dagoen. Sarritan, elkarrekin egonda, entzun dizkit honen moduko komentarioak: "jo, otro letrero que ponen sólo en castellano", "mira esa anuncio, la versión en euskara está mal"... Lagunak diozta begi hiperkritiko bat daukadala, beti nagoela euskararen kontrakoa noiz harrapatuko. Ez, erantzuten diot, gertatzen da euskara eta gaztelera gutxienez maila berean ikusi nahi ditudala, eta nabarmena dela hori, eguneroko paisaian, ez dela gertatzen. Uste dut edozein euskaldunek ikus dezakela bere burua islatuta egoera honetan.

Ba omen dut beste begi hiperkritiko bat, beste lagun batzuren ustetan. Konturatzen naiz testu asko idatzita daudela gizona, gizasemea, gizartearen zentroa bezala izango balitz. Hau da, munduko biztanleak gizasemeak baino ez balira bezala, emakumeak gizarte honetan salbuespen bat izango balira bezala.

Beraz kontu honekin ere ematen die matraka nire ingurukoei, askotan besteek ezer ikusten ez duten arren.

Denbora gutxian bi testuk eman didate atentzioa esandako horrexengaitik: bata Anjel Lertxundik Berrian eta blogean idatzitako bat:  "Erregeak eta bilauak, nobleak eta morroiak, aita-santuak eta fraide baratzainak, den-denak berdintzen ditu Heriok". Joño, pentsatu neban, erreginak, neskameak, monjak, hilezkaitzak dittun!.

Bigarren argia Quim Monzók Franckforteko liburu azokaren irekieran irakurri zuen diskurtsoa irakurtzerakoan piztu zitzaidan. Dio Monzok: "De fet, si tot discurs és part d’un ritual i, com en tots els rituals, el que importa realment és la forma, el protocol, l’americana, la corbata (o l’absència de corbata)". Korbata batzurendako, besteendako soineko luzea, bururatu zitzaidan momentuan

Ez da nire asmoa, inondik inora, hain gustora irakurtzen ditudan idazle handi hauen zuzentzaile lanak egitea, ez da nire atrebentzia.

Era berean ziur naiz oso zaila dela bereizketarik gabe idaztea, ezin dela, eta seguru idazleak ez duela helburutzat, uneoro genero biak aipatzea, nekagarri eta astun izango litzateke oso.

Kontua da testu bi horretxek irakurriz, irakurlea segituan ohartzen dela, bi kasuetan, adibide moduan gizasemeak baino ez aipatuta, pertsona guztiez ari dela. Ostera, bi testuotan egiten diren aipamenak emakumeak baino izendatuko ez balituzte ("erregina", "neskamea" batean, "soineko luzea" bestean), idazlea emakumeez baino ari ez dela ulertuko genukela gehienok.

 

Anonimoak dio:
2007/11/06 11:35

Klixeak dioen tokian klixeek behar nuen idatzi. Barkatu.

Anonimoak dio:
2007/11/06 11:34

Elena, esan beharrik ez dut klixe literario batekin ari nintzela (Detxepare, Villon, Jorge Manrique…), eta klixeak kaskezurrean iltzatuta dauzkagulako funtzionatzen dutela, eta abar… Baina, pentsatzen hasita, klixearekin jolasten hasi eta, idatzi izan banu, demagun: Erreginak eta inudeak, nobleak eta bilauak, abadesak eta moja baratzazainak…, aldaketa xume horrek beste koska bat emango zion aipuari, eta klixea ezagutzen duen irakurlea ohartu egingo zen koskaz. Tamalez, ez nintzen ohartu, baina beste baterako agian… Eskerrik asko, beraz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.