Blogak
Poesiarekiko arazoa (I)
2007/07/24Poeta gazte batek idazten zuen liburu dendetan galdua sentitu ohi dela, ez alferrik liburu dendak eta bereziki bibliotekak aspaldidanik labirintoekin erkatzeko joera handia dago. Poesiaren apalari begira gelditzen omen da zer hartu jakin gabe, hala erraza delarik etsipenak, munstro mitologiko bat bailitzan, harrapa dezala oharkabean, eta berarekin egin dezala hala etsipenak nola munstro mitologikoek ohi duten triskantza tristea. Arazo kretatar honen harira, zezenari adarretatik heldu nahi nioke, eta nire esperientziatik irtenbidea ematen saiatu nire esperientziaz zein nire hitzaz fidatu nahi duenari.