Trakamailleko jarraipena topauta
Asteburu honetan, Trakamailleko ubegixan egon gara biharrian (Oleta auzua, Amoroto). Oin dala urte bi Trakamaill-Abittagako loturia topau genduan, Urdaibai eta Lea-Artibaiko sistema luzena osatuta (5400 metro); hala eta guzti be, desobstrukziño astun bat geratu zan egitteko, kartografian agertzen dan azken gela legorrian (ikusi bloga). Izan be, aurrerago erreka hotsa entzun geinkian arren (Ispasterko Elexalde auzotik datorren erreka bera), estuasun batek pasua mozten zeskuan. Urte bi geroian hona etorri nahixan, eta atzo izan zan eguna. Bost lagunen artian sifoia urpetik pasatzia lortu genduan, eta datorren astian estuasunetik pasatzeko esperantzia daukagu. Baiña garrantzitsuena: Abittaga-Trakamailleko kobian jarraipen bat topau dogu. 3 kilometro gehixago, eta Ispasterko eliza onduan agertuko gara!
Datorren asteburuan, desobstrukziñuakin amaittu eta errekan gora juango gara, exploratu eta topografiatzen. Ia zertan geratzen dan blogeko mapa hori.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.

