Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Prospektiba eta Toki Garapenerako Behatokiak

Prospektiba eta Toki Garapenerako Behatokiak

Eneko Astigarraga 2007/12/22 19:00

Bartzelonako Diputazioak Toki Garapenerako Behatokien eredu berria bultzatu nahi du, non prospektibak indar gehiago izango duen.

Horregatik, joan zen abenduaren 11an "Els observatoris del desenvolupament econòmic local: una eina al servei de la presa de decisions" izeneko jardunaldia antolatu zuen Desenvolupament econòmic sailak , Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak kudeatzen duen Casa de Convalescència eraikin zoragarrian.

Jardunaldian udalerri askotako ordezkariak hartu zuten parte: Barcelona, Sabadell, Mataró, Consorci del Moianès,  Conselll Comarcal del Baix Llobregat, Hospitalet, Manresa, Rubí, Besos, Gramenet, Terrassa, Vilanova, Vallesoc, Bages, ... eta beste asko. Donostiko Plangintza Estrategikoaren arduraduna den Kepa Korta ere gurekin egon zen.

Jardunaldiaren laburpena, aurkeztutako dokumentuak eta behatokien panelak Diputazioko webgunean daude eskuragarri eta hortaz aparte nire aurkezpenean erabilitako materiala hemen dago

.

 

Esan bezala, Toki Garapenerako Behatokien berdefinizioan indar gehiago izango du prospektibak. Bertako arduradunak aipatzen zuten bezala, azken urteetan lurralde garapenerako estrategiak sektore politika hutsak izatetik (enplegu politika hutsa, esate baterako) lurralde politika izatera pasa dute, sozioekonomikoa nahiz ingurumenekoa, eta integratuak eta zeharkakoak behar dute izan. Hau da, sektore guztietan eragina izan behar dituztenak.

Ikuspegi honek, Europako Lurralde Estrategian jasotakoa, garapen iraunkorrari eta giza kohesioari eman behar dio lehentasuna, eta behar beharrezkoa du lurralde baten - dela udalerria, dela eskualdea, dela delakoak -,  eragina duten sektoreko politika ezberdinen ikuspegi integratua izatea.

Horretara, plangintza estrategikoaren prozeduren integrazioan, hiru helburu nagusitan oinarritutako lurralde garapenerako estrategiak landu behar dira:

  • lehiakortasun ekonomikoa, garapen ekonomikoak giza ongizatea sorrarazi behar du eta lurraldea bera da garapenerako aktibo garrantzitsua, errekurtsoak eta aukerak aprobetxatuz, eta berrikuntza eta balio erantsi handia duten aktibitateen bitartez;
  • giza kohesioa, pertsona eta lurraldeen arteko aukeren berdintasuna bermatzailea, baztertze sozial sahiestuz eta gizabanakoen eta komunitateen bizitza kalitatea eta aukerak hobetuz;
  • inguruaren sostengarritasuna, garapenerako errekurtsoak zainduz, kutsadura eta hondakinak bizitza kalitatean eragin negatiboa izan ez dezatela kontrolatuz, etabar.

Testuinguru honetan 300 udalerri eta 5 miloi biztanle baino gehiago duen Bartzelonako probintzian, estrategikoa, prospektiboa eta lurraldeko dimentsioa duen proposamena ipini nahi dute martxan Behatokien eredu berri batekin. "313 municipis en Xarxa" diote beraiek, 313 udalerri sarean: erronka polita. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.