Blogak
Gureak
2008/01/13Urkizu auzoko soziedadeak batzen dituen Auzokoak elkarteak antolatuta, bazkaltzen eman genien atzo, adimen urritasuna duten ehun laguni.
"Aljebra", euskarazko beste komiki bat
2008/01/13Luis Durán-en lehenengo koloretako lana izan zena euskarara itzuli du Millaka argitaletxeak
ETA ez da digitala
2008/01/12Atzerapenik ez bada, 2010eko apirilaren 3an izango da, Espainian, “itzaltze analogikoa”. Frantziak ez omen du oraindik erabaki. Ez da teknikoei bakarrik ardura zaien arazoa. Egun horretan, orain arteko telebista eta irrati analogikoak amatatu egingo dira eta, aurrerantzean, emisio guztiak sistema digitalez izango. Horretara, hurrengo urte bietan telebista eta irrati digitalez jabetzen ez denak ez du ezer ikusterik edo entzuterik izango.
Loretopetik (XX) Euskal kulturari buruzko inkesta bat
2008/01/12Eusko Jaurlaritzak gabonen aurretik argitaratu zuen ikerketa bati buruzko nire harridura.
Alberto Barandiaran, Tene Mujika bekaren irabazle
2008/01/11Alberto Barandiaran kazetariak irabazi du Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko III. Tene Mujika beka, historia hurbila lantzeko proiektuak saritzen dituena. Bost atal izango ditu proiektuak, egilea bere kazetari-lanean markatu duten beste horrenbeste erreportaje edo kronikatan esan gabe utzitako gauzen arrastotik tiraka. Obsesio horretatik dator behin-behineko izenburua ere: “Atea itxi ezinik”. Barandiaran (Altsasu, 1964) Egunkaria-n eta Berria-n jarduna da, Argia eta Rikardo Arregi sarien irabazlea, eta lau libururen egilea.
