Gureak
Atzo lan ta lan. Urkizuko soziedadeak batzen dituen Auzokoak elkarteak antolatuta, bazkaltzen eman genien Gureakeko
langileei. Enpresa honetan lan egiten dute adimen urritasuna duten
eibartar askok, eta atzo Urkizu-Gain eta Erdi-bana soziedadeetan (Batzokiaren gainean)
bazkaltzen eman genien.
Pasada bat da pertsona hauek zein esker
onekoak diren. Kas botilak jasotzen ari nintzela, esku bakoitzean bost
botila hartu nituen eta txaloka hasi zitzaizkidan. Jantoki osoa
zeharkatu eta barrara iritsi nintzenean, oraindik txaloka ari ziren. Edariak,
janaria... ateratzean, batzuk eskerrak ematen zuten. Beste askok ez.
Baina euren irribarreak bai ematen zituztela eskerrak! Bainilazko
batidoak ateratzen hasi eta batek ¡¡alaa batiiiiiidos!! bota zuen,
grazia egin zidan.
Bazkalostean dantzaldia eta opari-zozketa. A
ze algarak, denek eurei tokatzea nahi zuten. Irtetzean, oparirik ez
zuten guztiei beste opari bana eman genien, eta aparte, beste
opari-sorta bat guzti-guztientzat. Ze pozik irtetzen ziren...
Lana
da. Lan gogorra. Opariak prestatu, mahai jarri, ehun pertsonari jaten
eman, dena jaso... Egun guztia jo ta ke. Baina merezi du. Atzoko
argazki batzuk igo ditut Youtubera, bideo pilula batean. Datorren urtean berriro, eta gehiago.
Kaixo,
Denbora pasatua den arren 2008ko bazkaritik, gaur aurkitu dut bideo hau eta egia esan zure hitz eta bideoak unkitu egin gaitu. Gureakeko partaide den Oihaneren sendia gara eta eskerrik beroenak helarazi nahi dizkizuegu gure partetik egiten duzuenagaitik. Beraiek zuek unkitzen ba zaituzte, zuek guri unkitzen diguzue. Jakina da ezintasun hauek dituzten pertsonek zoriontsu izateko ez dutela gauza handien beharrik, edozein maitasun keiñu edota atentzio keinuekin asko pozten direla, eta Oihanek egun hortan ekartzen duen poza ez dago ordaintzerik. Milla milla esker denagaitik