Maika Makovski
Iñaki kazetaria da ikasketaz, Diario Vascoko korresponsal aritu zan lehenengo, bankarrotan zegoen inprenta bat hartu eta hura berpiztea lortu zuen, inprenta utzi eta ate blindatuak egiten zituen enpresa batean hasi zen gerente, hura utzi eta Seatle-era jun zan boeing abioiak egiten dituzten enpresa batera. 40 urteen atarian oraindik ez omen du erabaki zer izan nahi duen nagusitan. Bere azken proiektua Yogi eta Booboo bizi diren EEBBetako baso zoragarri haietan turistei hartzetatik ihes egiten erakustea ei da. Trukoa zurekin doana eztiz iguraztea dela kontatu zidan.
Nik badakit zer izan nahi dudan nagusitan. Emakume rockeroa izan nahi dot. Maika Macovski bezalako emakume rockeroa. Atzo ikusi genduan Plateruenanian. Emakume indartsua, atraktiba, probokatzailea, goxoa, gitarra primeran jotzen dau, mila registro ahotsean eta gainera, grazia dauka berba egiten dabanian. Eta ez hori bakarrik, takoi altu haien gainean dantza egin eta bueltak ematen dakizki!
Kontzertu bikaina entzun genduan. Zutik geundenak eserita zeudenak baina gehiago disfrutatu genduala esango nuke. Eta gogoangarriak berak bakarrik, bandarik gabe, abestu zuen lehen kanta eta bisetan gitarraren punteoak ahotsarekin hain ondo imitatzen zuen beste hura.
Hirugarren aldia omen da Plateruenara datorrela eta datorren urtian ere sin falta etorriko dala entzun naban atzo. Ni ere han izango naiz okerrik ez bada.
Hala ere, eta amtsak amets, zaila egiten zait nere burua taula gainean ikustea gero eta desafinatuago abestu nahi duen nere ahots honekin, baina beste bizitza batean "me pido"!
Kasualidadez enteratu nitzan kontzertu honetaz martitzenian irratian. Ainhoa Agirrek musika efemerideen errepasoa egiten duen programan. Ba al daki inork zein dan kontzertuei buruz berba egiten daban mutil bizkaitar saleroso hori? Bestela ere ez dut eskusa handirik behar izaten, baina bere estusiasmoak animatu ninduen Maika ikustera jutera eta dios! eskertu beharrean nago.
Maika Makovski oso handia da!eta badauka alde sentsuala eta gogorra nahasten duen zeozer berezia...