Los pazos de Ulloa
Amaieria pizkat apurtzailletxuagua eskatzen zeban arren, nobela bikaiña. Iruntsi egin juat, irakorri baiño gehixago. Haundiki ruralen mundu dekadentian islada zoragarrixa dok, zaporez betetakua, eta zati haundi baten ume eta emakumien ikuspegittik hartuta dago: sukaldia, su bajua bere trebede eta laratzekin, mahaixan azpikaldia, jauntxuen nahi-ta-ezin eta nekazarixen bizibiharra, promiskuidadia... Limioso jauregixan hondamendixan barri emotia zirraragarrixa zan, jauntxua bere jaikixakin gaur egunian ruinatzat hartuko genduken etxetik pasiatzen, lurreko oholen artetik korta illuna ikusten dala... Haundiki feudalak eta euren mendeko/esklabuen arteko harreman basatixa be ederto erakusten da (“Los santos inocentes” pelikulan baiño hobeto), eta errealidade benetakua danez, harrigarrixagua egitten dau gaur egun. Ikusten da idazliak ba dakixala zeozer honen gaiñian: galiziar aberatsa, Madrillen bizi izandakua... hala eta guzti be ez daka Carlos Alonso Mendizabalek dakan servilismo eta gaztelarrari miresmena, eta ez da hain “coshqueria” galizierazko berbak sartzen badittu be (asko eskertzen da).