Blogak
Mortadelo II y Filemon: Mision en Iñubija
2008/02/11Goizian Lekittoko erakusketia montau eta gero, 9 lagun juan ziran txinora bazkaltzera. Arratsalderako plana Faunuan Laberintuan azpixan geratzen dan pasamano behekaldeko Meandrito Putito-tik errekara juan, 56 estaziñua lokalizau eta handik eskumako sektoria exploratu eta topografiau. Bazkaldu eta gero, X jaunak solemnidade haundiz Mortadelo II izendatu zeban espediziñoko “nostromo” eta bere armez –klinometro eta brujulia, papela eta harkatza- hornidu. Hala juan ziran paladin bixak sorgiñen zulora. Trepetxo guztiak soiñian jantzi eta gero –zaldun mediebalen antzo- hantxe juan ziran estratatik behera, pauso bakotxian metal hotsa egiñaz.
Volga Sarien emanaldia (eta II)
2008/02/11Hemen gatoz berriro ere erdibidean utzi genuen Volga Sarien kronika mundanoaren bigarren partearekin. Rasputin, Ana Karenina, Tolstoi, Yogurina Viborova eta Eliza Ortodoxoaren Patriarka sariak eman ondoren, beste zenbait premiyo potolo geratzen ziren banatzeko, hala nola Transiberiar, Okhrana, Krimen eta Zigorra, eta Volga sariak. Euskal Kulturaren altzairuzko osasunaren erakusgarri izan zen emanaldi honen ostean, nola ez, festak jarraitu zuen. Hona hemen, beraz, sari-banaketaren gure kontakizun guztiz objektiboaren jarraipena (letra normaletan), eta banaketa ostekoen gainean gure adiskide kazetariak osatu duen erreportaje guztiz subjektiboa (letra etzanetan), zeinak, espero dezagun, “Hola” aldizkariaren staffeko partaide izateko ateak zabaltzen lagunduko baitio behingoz (edo, gutxienez, “Lecturas”-ekoa; tamalez, ezingo du jada bere benetako ametsa bete, “Aquí hay tomate”-ko aurkezle bihurtzea alegia…).
Negar haria
2008/02/10Jon Kortazarrek tarteka-marteka eta isilik-misilik eskaini ohi dizkigun pitxien artean bada bat, "Postmodernitatea euskal kontagintzan", euskal literatura zertan den ulertzen laguntzeaz gainera, euskal politika aditzeko ere aztarren dezente ematen duena.
Aldaketa
2008/02/10Lau urte t´erdi pasa dira Ernest Lluch Kultur Etxean hasi nintzenetik. Lanpostuz aldatzeko garaia iritsi da.
Ez da maitasuna, obsesioa du izena
2008/02/09Maite gaituztenek garen modukoak maite behar gaituzte. Horrela ez bada, hori ez da maitasuna. Gu edukitzea nahi izango dute, gure ondasunak, gure buru-argitasuna, gure edertasuna. Baina ez gaituzte maite, ez digute gura. Beharbada, estimatu. Dena den, mespretxua ere badago ukazio horretan
Popatik gramatika
2008/02/08Bilbotarra da, hamasei urte ditu eta izen euskaduna du. Seguraski bere aitak ezin izango zuen izen hori izan, eta Joaquín izan zen. Semea, berriz, Jokin. Jokinek ez daki euskaraz.
