Azaldu, ulertu, zuritu eta onartu
Bai, hauziaren muinera jo beharra... seguru. Baina baita hainbat nahaste-borraste gainditu eta oinarrizko irizpideak finkatu beharra ere. Izan ere, ez dugu beti bereiztu nahi izaten azaldu, ulertu, zuritu eta onartu aditzen arteko aldea.
Azaldu, dena azaldu eta esplikatu daiteke. Edozein tratu txar, tortura, korrupzio edo hilketa, azaldu eta esplikatu daiteke, ipuina kontatzen den moduan.
Ulertu ere, ulertzerik bada. Sarraskirik handienak ere bere jatorria, bere giroa eta bere nondik norakoa du. Horretarako daude, hain zuzen, soziologia, psikologia eta psikiatria.
Honek ez du esangura, ostera, dena esplikatzeko eta ulertzeko gertu egon arren, dena zuritu beharrean gaudenik. Gauza bat da pertsona edo talde baten jokamoldea ulertzea eta, beste bat. euren ekintzak zuritzea edo justifikatzea. Horretarako ditugu giza-baloreak, irizpideen jabe izan gaitezen alegia.
Eta ondo esplikatu eta dezente ulertu arren, batere justifikaziorik ez duten jokamoldeak ezin izango ditugu gero onartu, ontzat eman edo gure egin, ezta?
Beraz, ez gero gauzak nahastu: Azaldu, ulertu, zuritu eta onartu lau dimentsio diferenteak dira, eta laurak bereizten jakin behar da. Eta bereizketak salatzen ausartu.
Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008.04.08
GUERRA DE PALABRAS. A paso de cangrejo. Umberto Eco. Barcelona, 2007