Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Kurrikuluma

Kurrikuluma

Josu Mendicute 2008/04/11 15:26
Mileurista terminoa interesgarria iruditu zitzaidan estreinakoz Xabier Aierdi soziologoari entzun nionean, baina dagoeneko termino aspergarria egin zait.

"Gogor estudiatu, curriculum ona izateko" abisatzen gaituzte eskola zein etxeetan. Ez naiz gero ni izango estudiatu beharra tutuluko estratara botako duena, baina ikasketa horiek curriculumaren aitzakiaz egin ezkero, mileurista perfektua izateko bidean egongo garelakoan nago. Hori nahi baldin badugu, aurrera.

Ikasketak, jatorriz, ez dira curriculum enmarkagarri bat lortzeko. Harrigarria bada ere, lanean trebatzeko asmatu ziren bere garaian ikasketak. Bai, XXI. mendeko deskubrimendua egin berri dut, ezta? Tontakeria dirudi, baina hori argi izanda, curriculumik gabe bere trebakuntza erakusteko gai denak, uste dut badaukala egungo lan-merkatuan arrakasta izateko aukerarik. Gari Araolaza blogariak Seth Godin aipatuz dion bezala, "lan eremu bakoitzean aukeratu beharko da zertan nahastu burua, baina ez utzi aukera pasatzen espediente akademiko zoragarri baten trukean". Alegia: estudiatu estudiatu beharrekoa eta saltseatu, saltseatu... hori izan daiteke-eta zure kurrikulum onena.

etiketak: kurrikulum
Iker
Iker dio:
2008/04/28 21:27

Arrazoia daukazu, Josu. Nahiz eta asko ikasi, lana egiteko momentuan konpetenteak ez garela erakusten ez badugu, akabo. Eta mileuristak denboralditxo baterako izango naizelakoan nago....

Agur.

Josu Cristobal
Josu Cristobal dio:
2008/04/30 12:41

Oso garbi ez dakat zeintzuk diren mileuristak,600 eta 900 euro artean "irabazten" duten pertsonak? nik inoiz ez det hitz hori erabili,bueno oraingo hontan bai, baina ez zait mileurista hitza batere gustatzen,jende asko alde batera usten duelako,bai euskal herrian eta gehienbat espainian gazte gehienek 1000 eurotik beherako kopuruak jasotzen dituzte bere lanaren truke. Ikastea beharrezkoa dela denok dakigu,baita ere ikasten dena kasu gehienetan oso oinarrizko dela,hau da esperientzia gehien hartzen diren lekuak lantokiak dira ta askoz ere probetxagarriagoak izaten dira lan praktika garaiak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.