Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Iparraldearen orenaren ordua

Amatiño 2010/03/11 23:40
Ez dakit inork ahitutzat joko ote duen ala ez eguneroko “Iparraldearen orena” baina, erabakia erabaki, ez diot honako desio hau baino opa: hamazortzi urte barru bere motxilaren balantzea egiten duenean ni orain bezain harro sentitzeko arrazoirik izan dezala.

Erresilientziaren erronka

Amatiño 2010/03/10 16:21
Zer egin argia joaten denean komunikazioek eta sistema informatikoek indarrean jarraitzerik izan dezaten? Zer asmatu ohiko edozein trafiko-mota ezinean geratzen denean beste aukeraren bat izateko? Zer burutu gainbehera etorritako eraikinen azpian gelditzen diren pertsonen berri jakitzeko? Zer bideratu larrialdi horietan zer jan eta zer edan falta ez dadin? Horra erresilientziaren erronka.

Eztitsua bezain goxoa, jatorra bezain eskuzabala

Amatiño 2010/03/08 23:07
Ez dut nik "The Blind Side" (Alde itsua) filma ikusterik izan eta nekez esan dezaket Sandra Bullockek merezimenduz irabazi ote duen ala ez aktoresarik onenari dagokion Oscar saria, baina aitortu behar dut, halere, ikaragarri poztu naizela. Neskatila hau ikaragarri gustatu izan zait aspaldidanik, “Mientras dormía” pelikula goxo-goxoa ikusi nuenetik bai behintzat.

Izan nahi dugun bezain inozoak

Amatiño 2010/03/07 23:00
Arriskurik handiena ez omen da orain arte gertatu den maldan beherako joera, gertatzen ari denaz jabetu nahi ez izana baino: “El proceso será lo suficientemente lento como para que nos sintamos a gusto y lo neguemos”. Ur irakinetan egositako igelarena, ez garela erreakzionatzeko gauza izango, alegia.

Amatino.com

Amatiño 2010/03/07 00:17
Zenbaitek esan dit Amatiñoren logopeko arrastoak Euskadirenarenpekoaren itxura duela. Ez dakit horrenbesterik esaterik ote dagoen baina dena dela, elkarren pareko izatekotan, nerea bi urte lehenagokoa da.

Ez da gau erdiko ahuntzaren eztula

Amatiño 2010/03/04 13:33
Gaurko erabakiek ez dute biharamuneko egoerarik aldatuko, ezta etziko eta etzidamukorik ere segurutik, baina gutxienez egoera zertan den eta nondik nora joan gaitezkeen jakitzea ez da ezelan ere gau erdiko ahuntzaren eztula izango.

Ezkerrak gero mutuak ez diren!

Amatiño 2010/03/03 00:13
Badut nik zenbait asteburutako iraupen-eskikidea, zatia gazteagoa, bere burua nerea baino arras ezkertiarrago, aurrerakoiago, abertzaleago eta euskaltzaleagotzat duena. Ez dut nik inondik ere esango hori guztia ez denik. Baina “ezkerrak” gero mutua ez den, bestela nekez igarriko litzaioke-eta.

Beroa, laua eta gainezka

Amatiño 2010/02/28 19:48
“Beroa, laua eta gainezka”, hauxe omen gaur egun bizi dugun munduaren etorkizuna, eta izenburu bereko liburua kalean da honez gero. Diagnosia hiru ideiatan: mundua larriki berotzen ari denez gero (klima aldaketa), globalizazioa nagusitzen (lautzen) eta demografia etenik gabe hazten (gainezka), etorkizuna XXI. mendean zehar egingo dugunaren araberakoa izango da. “Ez gara baleez mintzo, gutaz ari gara”

Clint Eastwooden mezu ezkutua

Amatiño 2010/02/26 23:53
Ez gara gero hasiko pentsatzen azken kreditoen aurreko plano hori ustebakoa denik. Are gutxiago hasi eta buka sinbologiaz jositako “Invictus” legezko filman. Eta zer esanik ez zuzendaria Clint Eastwood delarik. Baina, zer esangura du? Ez dut inon aipamen erdirik ere ikusi.

El coche eléctrico echa ya chispas

Amatiño 2010/02/24 23:25
La suerte está ya echada. Hay razones objetivas totalmente favorables al éxito del coche eléctrico. El lento pero inevitable agotamiento del petróleo, la previsible tendencia al alza de su precio, las medidas adoptadas para disminuir las emisiones de CO2, la mayor sensibilidad medioambiental de las nuevas generaciones, el afán competitivo del sector de automoción, el impulso institucional… Los vientos del mercado soplan sin duda a favor del coche eléctrico.