Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Ronaldo: ontsa lo egiteko bidea

Amatiño 2009/07/06 23:40
Maiatzaren 14an, Valentzian, nolabaiteko zalantza esistentziala izan nuen, ni neu arrunta, normala edo ez hain normala ote nintzen. Gaur jakin dut, nere lasaitasunerako baino ez bada ere, hainbat mila lagun baino arruntago eta normalago naizena. Bi hilabeteren bueltan, azkenean, gaur lasai lo egingo dut.

Aspe

Amatiño 2009/07/05 20:37
Zer ote den zahartzaroa? Ba inoiz gehiago Aspe eta Zapatilla bertatik bertara ez ikustea, adrenalina-jario hori barne-muinetan sekula gehiago sumatu ezina.

Bermatua, lehiakorra eta iraunkorra

Amatiño 2009/07/02 23:07
Edozenbat eibartarrek arazo dezente izan dute gaur goizaldetik aurrera, argindarrik gabe aurkitu baitute euren burua lanerako esnatu eta jaiki direnean. Ustebakoa gero. Segurutik gaurregungo mendebalde-gizarteak ez du inondik ere uste horrelakorik gertatu daitekeenik edozein astegun buru zuritan. Baina, bistan da gertatu gertatzen dela, oso lantzean behin baino ez bada ere.

Erantzukizunik eza

Amatiño 2009/06/30 23:13
Aurreko astean, Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek aho batez erabaki zuten plan eolikoa berriro aztertzea. Albiste ona ematen du baina, onenean ere, albiste benetan petrala. Erabaki honek auzitan jartzen baitu Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuena aurreko martxoan, hankaz gora botatzen du Legebiltzar beronek 2006an onetsitako plana, muzin egiten dio zentzu berean 2002an erabakitako egitasmoari eta ez ikusi, berriz, orain hamabi urte Legebiltzar berberak hasitako prozesuari.

Olatz Simon, ez da gero galduko

Amatiño 2009/06/28 12:16
Olatz Simon kazetariak irabazi du aurtengo Rikardo Arregi Sari Nagusia, ETBren Txinako ordezkaritzan egindako lan onarengatik. “Informazio emateko modu ulerterraza eta aldi berean zorrotza” izan du gogoan epai-mahaiak. Nik, hain zuzen ere, Txinara abiatu zen bezpera-egunean ezagutu nuen aurrez aurre Olatz, orain dela hamalau hilabete inguru, eta zera pentsatu nuen: “Neska hau ez da gero galduko”.

Eskola irlandarra

Amatiño 2009/06/27 01:39
“Yo creo que una radio televisión pública no tiene que servir como caja de resonancia sistemática de portavoces y representantes de formaciones ilegalizadas. ¿Eso quiere decir que todas las voces o que todas las personas que tienen sensibilidad de la izquierda abertzale no estén presentes? No, no quiere decir eso" adierazi du Alberto Surio EiTBren zuzendari nagusi berriak. Erabat bat nator berarekin eta gehiago ere esango nuke, zalantzarik izan ez dadin, bigarren lerroan agertzen den “sistemática” hitza ere soberan legoke.

¿Con IVA o sin IVA?

Amatiño 2009/06/26 00:53
Gipuzkoako Diputazioak telefono-zenbakia jarriko omen du abian, jendeak iruzur fiskalen berri ematerik izan dezan. Honez gero denetariko iritziak sortu dira han-hemenka, Ogasun Sailaren proposamen honen kontra gehienbat. Nik ordea, zuhurtasun handiz jokatuko nuke ezein kritika egin aurretik, uste bai baitut, batetik, Administrazioa ez dela besterik gabe hondarrik gabeko itsasotan horren erraz sartzen. Eta, bestetik, asmatu ala ez, Diputazioak pedagogia-asmoren bat duela buruan horrelakorik planteatzerakoan.

Elogio del libro

Amatiño 2009/06/23 21:02
Así como el periodismo no vino a sustituir a la literatura, ni la fotografía a la pintura, ni la televisión al cine, tampoco Internet ha venido a sustituir al libro. Cada género o invento tienen sus propias aportaciones y limitaciones, sus ventajas e inconvenientes, sus funciones y valores. En la variación está el gusto. El arte está en saber complementar unos y otros con oportunidad y tiento. Mi amatxo Aurorita, a quien debo la enciclopedia Salvat y murió sin conocer Internet, acostumbraba a decir que “no hay libro malo”. Quizá ahora diría que “no hay soporte malo”.

Kapitalismoaren protagonista berriak

Amatiño 2009/06/22 22:55
Han-hemenka suspertzen ari diren estatuek, asiarrek gehien bat, etorkizuneko kapitalismoa ordezkatuko dute eta, segurutik, azken berrehun urteotan ezinbestekotzat jo izan den formula –demokrazia+kapitalismoa+liberalismoa— bestelakoa izango da.

Blog-hizkuntzaz iritzirik eza

Amatiño 2009/06/21 00:43
“'La gran guía de los blogs, 2008' es una obra que nace en un momento de eclosión del fenómeno de las bitácoras”. Honelaxe hasten da blogen gidaliburu honen aurkezpena eta, segurutik, arrazoiren bat izango dute egileek, ez dira-eta alferrik denak ere espainiar blosferaren guru ospetsu –eta militante-- samarrak. Baina ni ez nator bat edo, hobeto esan, ez dut bat etorri nahi, sekula ez baititut guruen –are gutxiago militanteen-- euforiak gustuko izan. Bitakoren ernamuina 2008an ote? Seguru? Eta zergatik ez 2007an?