Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nork ote arrazoia?

Nork ote arrazoia?

Amatiño 2010/12/14 22:19
Gaur goizean ebakuntza egin didate Mendaroko Ospitalean. Ez da ustegabeko kontua izan. Mende erdi baino gehiago bizi izan naiz jakineko etendura honekin. Orain 53 urte mediku batek ezan zuen ebakuntza egin beharko zidatela eta beste batek, ostera, ezetz. Nork asmatu zuen?

Orain dela 53 urte gure amak, sabel-barrenean trabaren bat nuela-eta, medikuarengana eraman ninduen. Sartu zidan atz erakuslea barrabil azpitik, behetik gora, eztul egiteko eskatu eta esan zuen: etena. Beste barrabilpean beste horrenbeste egin eta, berriro ere: etena. Alegia, izterrondoko eten bikoitza. Beraz, ebakuntza egin beharreko kontua.

Gure amari ez zitzaion nonbait diagnosi hura batere gustatu eta bigarren iritzi bila beste mediku batengana eraman ninduen. Bigarrenak ere, barribilpe biak era beretsuan aztertu ostean, esan zuen: “Doble hernia inguinal. Pero no vamos a operar a un niño de 12 años. Tiempo habrá!”

Ba, horixe, zehatz mehatz 53 urte baino ez. Eta ez geldirik egon naizelako. Nork zuen arrazoia?

Lorartean

Maite arrebarekin, Usartza barrenean, garai hartan

Amatiño
Amatiño dio:
2010/12/15 14:23

Zenbat denbora egongo ote naizen bajan galdetu eta:

-- Hiru edo lau astebete.

-- Hiru astebete? Ni autonomoa naiz...

-- Ah, orduan astebete.

asier
asier dio:
2010/12/16 11:06

eta zer, hobeto? osatzen? animo ba, astebeteko baja honetan.

Imanoltxu
Imanoltxu dio:
2010/12/16 14:27

Mogelen medikua barberua zan, garai batian halako ebakuntzak barberuak egitten zittualako, elizak debekatu egitten zittuen-eta, beharbada arrazoiz, batek daki ze estropizioak egingo ziran. Ba horixe, oin 50 urte ba ei ziran oraindik mota bi horrek, eta zuk topau, bata medikua, eta bestia barberua. Diru problemarik ez dozu izan bihar, hartuizu hilabeteko bajia! ;-) Zaindu zaittez, eta ondo segi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: