Gizon-munduan kudeatzaile nagusi
Nuria Lopez de Gereñu Telekomunikazio Ingeniaritzaz Lizentziatua da eta ESIC Negozio Eskolan Enpresa-Zuzendaritzaz Masterra. 2005etik 2009ra bitartean Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri-Lan sailburua eta, aurreko bi urteetan, Gipuzkoako Aldundiaren Nekazaritza Garapen foru-diputatu. Euskolegebiltzarkide gisa EITBren Kontrol Batzordearen lehendakari ere izan zen.
Aurretik, Osakidetza Sistemen teknikari izan zen eta Mendaroko Ospitalean Informatika arduradun. Horrez gainera VICOMTech zein Tekniker zentruentzat teknologia-ikerkuntzan aritua.
Eta bere curriculumean inon agertzen ez bada ere, neska langilea, adoretsua, gutxi bezain azkarra, ekimenez jantzia eta, zer gerta ere, erabakiak errotik hartzen dakiena. Bera ezezik, gaurdanik Confebask ere zorioneko da eta, oro har, herri honetan sinetsi nahi dugun guztiok.
Horrelako curriculum aberats,jori eta goresgarri mirestuez gero, egungo Eusko Jaurlaritzako eta Españako gobernuan aritzen diren, presidenteak buru, lagun trakets, ezjakin eta goi-ikasketak bako pepelerdoak ikusita (ez denak), galdetzen diot, haserre, nire buruari: non arraio eskutatzen dira Nuria bezelako jende baliagarria bion Herriko biztanle sofrituak krisi malapartatu hortatik ateratzeko? Giro horrek ez al du merezi, gizarteak eraginda, larrialdi edo alarma-egoera ezartzea?