Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Kristoren argazkia eta makinarik ez

Amatiño 2009/08/25 23:43
Aspaldiko partez, behin jarri aurrez aurre kantetan Juan Carlos Perez eta Jose Garate "Foisis", eta nik makinarik ez. Behin agertu elkarrekin bata bakerotan eta bestea pinguinoz, eta nik makinarik ez. Inoiz ikasiko al dugu argazki-makinak ez direla etxean alferrik gordetzeko?

Judith Jauregi eta Kirmen Uribe, elkarrekin baina ez nahasiak

Amatiño 2009/08/23 23:37
Segurutik Chillida Lekuko Zabalaga baserria ez da munduko auditoriumik ederrena, ezta Judith Jauregi pianojolerik onena edota Kirmen Uribe poetarik finena ere; baina, tira, seguru gero badela munduan leku eta programa traketsagorik abuztu arratsaldean ordu t’erdi atsegin pasatzeko.

Ez dok hamabost

Amatiño 2009/08/22 21:27
Edozein iritzi, ekintza, jarrera edo jokabideren aurrean izan daitezke iritzi kontrajarriak. Kontrajarriak diot, elkarren kontrakoak, elkarren antipodetan daudekeen irizpideak alegia. Baina zenbaitetan, ordea, iritzirik ezberdinenak ez dira kontrajarrienak izaten, alderatzerik ere ez duten bestelako planoetan ari direnak baino. Oteiza eskultorea eta Plazaola estetika-katedratikoaren arteko anekdota, adibidez.

Urumea flumena

Amatiño 2009/08/18 22:39
Huesca hiritik Barbastrora bidean horra, eskuin aldean, seinalea: "Río Flumen*". Hau da, euskaraz, Ibaia ibaia, flumen ur-korrontea baita latinez. Eta ia oharkabean gogoratu naiz nonbait irakurria dudala "Río Urumea" ere antzerako errepikamena dela, Ibaia ibaia alegia, ur-umea ideia berbera delakoan edo. Baina, ondorioz, ekuazio matematikoa zera litzateke: Flumen ibaia = Urumea ibaia baldin bada… Flumen = Urumea ote?

Guayabera

Amatiño 2009/08/16 17:34
Segurutik blog honen irakurleak, gaztea eta europarra denez gero, ez du guayaberarik armairuan izango. Nik bai, ordea, eta ez, noski, zaharra eta amerikarra naizelako, adiskide mexikarrak ditudalako baino. Betidanik gustatu izan zait guayabera, gazte-gaztetandik, bai behintzat nere aita zenak Mexikon, Kuban eta Filipinetan zituen lagunak Eibar nahiz Bergara aldera guayabera soinean zutela urtean behin etortzen ziren garaietatik. Berrogeita hamar urte bai, barrena.

Ordenadagailu eta guztiko ile-apaindegia

Amatiño 2009/08/15 00:24
Lehen, ile-apaindegira joaten ginean, galdetu ohi ziguten: “zelan nahi duzu?” Eta erantzun egokia asmatu ezinean jardun izaten genuen, benetan zail samarra baita era horretako abstrakzioari erantzun zehatzik eman ahal izatea. Orain, berriz, erantzuna askoz ere samurragoa da, galdera ere askoz ere zehatzagoa da-eta: “egunkaria, aldizkaria ala ordenagailua?”

La ladrona de libros

Amatiño 2009/08/13 22:57
Nonbait irakurri dut “La ladrona de libros” (Markus Zusak, 2005) eleberriak baduela zer ikusirik, nolabaiteko antzik, “Pijama marradunaz jantzitako mutikoa” (John Boyne, 2006) nobelarekin. Antzik… antzik… bai, adin beretsuko neska-mutikoak, II. Mundu Gerra, Alemania, naziak, juduak… Halere, ez dakit bada parekotasun horiek, onenean ere, ez ote diren zirkunztantzialegiak. Ez behintzat batere literarioak. Dena den, aukeran, nik nahiago australiarrarena irlandarrarena baino.

Ilbarritzetik Usurbilera joandako organo erromantikoaren eresia

Amatiño 2009/08/11 19:37
Bagenekien Gipuzkoa dena, munduan, biztanleko jatetxe onik gehien duen lurraldea. Ez genekien, ordea, Gipuzkoa bera dena, munduan, organo erromantiko onik gehien duena.

Jaioko dira berriak

Amatiño 2009/08/10 09:51
Iker Muniain iruinsemea da, antza denez, San Mamesko lehoien itxaropen berria. Lezaman hasi zen 2005-2006 denboraldian, hamabi urte baino ez zituela, eta horra Europan lau urteren buruan. Jaioko dira berriak…

Topikoak tokikoak dira

Amatiño 2009/08/07 22:20
Gastronomia-turismoa topikoetakoa da gurean baina, topikoak, hitzak berak dioenez, tokikoak dira. Maria Cristina hotelaren harrera-lekuan gonbidatu kanpotarrei errejistroa egin dezaten laguntzen ari natzaiela jabetu naiz zenbat jende etortzen den gero gurera jangurak ekarria. Ez, ez dira esne-berbak. Benetako egia da nonbait.