Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / - Mendizabal. Zenbait datu

- Mendizabal. Zenbait datu

Mendizabal, Gipuzkoan zein Hego Euskal Herrian erruz zabaldutako abizena. Segurutik, sortzez arabarra. Hamalaugarren mendetik aurrera dezente asko sakabanatu zen Gipuzkoako Urola, Oria eta Deba eskualdeetan.

 Mendizabal, 2004       Armarria

Onamastika

Euskal abizena, hainbat sortetxe izan dituena Gipuzkoan. Segurutik izena Ganboako Mendizabal arabarrari zor dio. Gipuzkoan zehar zabaldu zen XIV. mendetik aurrera eta zenbait etxe eraiki Goiatz, Urrestilla, Azkoitia eta Ormaiztegin, denak Azpeitiko lege-barrutian. Mendizabal abizen honen beste zenbait etxe Gipuzkoako Bergaran (ikus orrialde honetako lehen eta azken argazkiak) eta Oiñatin hedatu ziren,  baita Tolosaldeko Urretxu, Gaintza, Arama, Zaldibia eta Amezketan ere.

Etimologia

Mendi- eta Zabal- hitzez osatutako abizena da Mendizabal. Bistan da mendi zabala esan nahi duela baina, besteak beste, baita mendi-inguru ireki eta laua ere.

Heraldika

Hainbat armarri ditu Mendizabal abizenak. Goiazko garaiko etxeak zera izan zuen: De plata, con dos lobos de sable, asidos a una caldera del mismo color, que pende de unos llares de hierro. Bordura de gules con nueve sotueres de oro. Bada bestelakorik ere: El mismo, en campo azul con las figuras de plata.

Mendizabalik ospetsuenetakoa

Bergara ko Mendizabal sortetxean (San Migel auzoan) jaio zen, 1764 urtean, udalerri honetako semerik ospetsuenetakoa: Gabriel Maria de Mendizabal e Iraeta jenerala. Bere garaiko militarren artean kargu eta osperik handienak lortu bazituen ere, ez zen ikasketaz militarra izan, behetik gora, mailaz maila eta ekintzarik ekintza gailurrera heldu zen herri-bolondresa baizik.

       Mendizabal jenerala           Armarria

Ezkerreko argazkian  Gabriel Maria de Medizabal e Iraeta generalla eta eskuineko argazkian, berriz, armarria, oraindik ere Mendizabal jauretxearen hegoaldeko horman dagoena.

Gabriel Mendizabal Iraeta zenaz idatzia da: Bizkaiko mendiak ere zeharkatu zituen Mendizabalen gerrillak. Jatorri apaleko gizona zen Mendizabal, eta abertzale sutsua. Hainbat lagunekin batera, frantziarrak kikildu eta mendean hartu zituen. Euskaldun petoa zen, neurrikoa, mardula, arina, tematia, ausarta eta gorputzaren beharren edo eguraldi txarraren aurrean men egiten ez zuena.

Kontseilu Goreneko ministro izan zen, eta Gerra eta Itsas Armadako Auzitegi Bereziko burua zela hil zen (1833). Astorgako konde titulua ere bazuen. Bergarako Udaletxean Mendizabalen erretratua dago, Vicente Fernandezek egina.

 


Mendizabal jauretxea gaur egun (2004), Bergarako San Migel auzoan. Ardiak baino ez dira bertan bizi. Eguzki alderako horman, Gabriel Mendizabal jeneralaren armarria.