Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Luis Aranberri Mendizabal "Amatiño"

Luis Aranberri Mendizabal "Amatiño"

Hau Luis Aranberri Mendizabal kazetariaren bloga da. Hasi 1964an hasi nintzen "Amatiño" izengoitiz idazten, Zeruko Argia astekarian. Orduan trenez bidaltzen nituen nere herri-kronikak, Eibartik Donostiaraino. Orain, berriz, Eibar.org blog-komunitatearen bitartez, etxetik mundu zabalera.

Eibartarron blog-komunitate hau 2004ko uztailaren 17an bildu zen estreinako eta hemendik aurrerako honek izan nahi du nere ekarria. Besteak beste, hiru xede nagusi izango ditu blog honek: nere zenbait artikulu azaldu, Aranberri abizenaren nondik norakoak bildu eta Amatiño baserriaren berri eman.Amatiño, orain dela 63 urte inguru.

Lambarri, Arambarri, Aramberri, Aranberri

Alboko menuan ikusi daitekeenez, lehen partea Lambarri, Arambarri, Aramberri eta Aranberri abizenei dagokie, nere senitartekoen ikuspegitik, ezin bestean.

Bertan aurkituko du irakurle interesatuak XVI. mendean Arabako Okondon jaio zen Juanes Arambarri zenaren berri eta baita ondokoen aipamenik ere. Besteak beste, lehen Aramberri, Vicente Aramberri (Azkoitia, 1764), lehen Luis Aramberri (Mendaro, 1800), gure aittitta Domingo Aramberri (Elgoibar, 1843) eta gure aita Koldo Aranberri (Eibar, 1908) tarteko.

Oinarrizko informaziorik gehiena Inaki Aranberri gure anaiari zor diogu.

Mendizabal, Amatiño

Bigarren partea Mendizabal abizenari dagokio, Bergarako Mendizabal sortetxekoei buruz lehenik eta Amatino baserrian kokatu zirenei gero.

Bigarren parte honetan gure aittitta Ciriaco Mendizabal (Bergara, 1888) eta gure ama Aurora Mendizabal (Eibar, 1920) dira, jakina, bereziki aipatuak.

Luis Aranberri Mendizabal "Amatiño"

Blog honen hirugarren atalean, Luis Aranberri Mendizabal Amatino deritzan goiburuan sakatuez gero, zenbait artikulu agertzen dira, hurrenez hurren, han-hemenka argitara emanak. Hainbatetan Luis Aranberri izenez sinatuak eta beste zenbaitetan, aldiz, "Amatiño" izengoitiz.

Zehaztasunik nahi izanez gero, idatzi honako posta elektroniko honetara: amatinoabilduaeuskalnet.net edo luisabilduaamatino.com