Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Arima galdu duen mamu-herria

Amatiño 2024/11/03 23:24
Historian milaka izan dira gerratan birrindutako herriak, gero, herritarron kemenez, berriro jasotakoak. Nora ezean betiko suntsiturik geratutakoak gutxi izan dira, edo galdu ostean herritarrek alde egin behar izan zutelako, edo etsai irabazleek etxeak berritzen utzi ez zielako. Haatik, ez da erraza aurkitzea kasurik, zeinetan herritarrak garaile izanik, ez zuten gero euren herria (1) berreraikitzerik izan. Salbuespenik bada, ordea: Belchite.

Ilusioaren magia edo magiaren ilusioa

Amatiño 2024/10/28 12:35
Hogei mila ikusentzule ez dira gero artaleak. Hogei mila izan ziren, bai, aurreko ostiral-larunbatean, Barakaldoko BEC-en bildu eta Bizkaia Arena birritan gainezkatu zutenak, azken bospasei hamarkadotako euskal abestiak entzuteko eta kantatzeko. Laugarren urtez ere, “Ura bere bidean”(1) formulak funtzionatu egin du. Bai horixe!

Osasuna, konpromisoa eta gertutasuna, enpresak luzaro iraun dezan hirusta

Amatiño 2024/10/25 10:00
Eibarko Zubiaurrenekoak “akabatzaileak” (1) ziren XX. mendearen hasieran. Hau da, metalezko piezei azala garbitzea eta leuntzea lanbidetzat zuten behargin artisauak. Inoren piezak findu eta akabatu behar izaten zituzten, inork egindako zepilo metalikoez.

Eibarko Sozialismoa

Amatiño 2024/10/20 07:00
Donostiako azken “Liburu Zahar eta Okasiozko Azokan” ezustean erosi ahal izan dut, bost eurotan, Juan Ignazio Paul Arzak historiagilearen “Eibarko Sozialismoa” (Kriselu, 1978) liburuxka. Ez da argitalpen galdua. Interneten aurkitzerik bada eta Eibarko Udal-liburutegian ez da alerik falta.

Bizikleta elektrikoa: ez dabil berez eta ez da lasterrena, baina bikoteak elkartarazten ditu

Amatiño 2024/10/16 12:00
Behar bada izango da norbait nonbait, baina ez dut inor ezagutzen bizikleta elektrikoa probatu eta hartaz gaizki esaka ari denik. Askotxo ezagutzen dut, ostera, inoiz ere probatu ez arren bateriadun txirrindua arbuiatzen edo mespretxatzen (1) duenik. Sekula bizikleta elektrikoan ibili ez denak ez daki zertaz ari den.

Bada munduan datu hoberik, baita txarragorik ere

Amatiño 2024/10/12 12:00
Aurtengo lehen seihileko taulari gainbegiratu azkarra emanez gero, nolabaiteko laburpena zera litzateke, behetik gora: Europar Batasuna, Frantzia eta Pirinio Atlantikoak lehengo lepotik, Espainia hobetoxeago, Nafarroa nabarmen hobeto eta Euskal Autonomia Erkidegoa Gabon Zaharretara itzuli da.

Pirata besomotzak eta lamia tentagarriak

Amatiño 2024/10/08 10:15
Debatik Donostiaraino, itsasbazterreko mendizidorretan zehar, goiz batez bizikletaz egin daitekeen ibilaldirik politenetakoa dago: Deba-Itziar-Elorriaga-Sakoneta-Zumaia-Askizu-Garate-Zarautz-Talaimendi-Orio-Igeldo-Donostia. Leku politagorik izango da segurutik munduan, baina ez, gero, larregirik.

“Maitasun agerraldiaz” ekin dio Euskadiko Orkestrak denboraldi berriari

Amatiño 2024/10/03 18:40
Gustav Mahleren (1860-1911) Bederatzigarrenaz eta Pascual Aldaveren (1924-2013) Akelarreaz ekin dio Euskal Orkestra sinfonikoak 2024-2025 denboraldiari. Edozein aukera ona baldin bada bohemiarraren handitasunaz jabetzeko, lesakarra jaio zeneko mendeurrena ezin aproposagoa, haren konposiziorik garrantzitsuena ezagutzeko (1).

Infinitua, inoiz baino hurrago

Amatiño 2024/10/01 19:25
Benito Ansola (Lekeitio, 1928) aintzindariaren omenez, euskal zinemagintzaren azken mende erdi honetako bilakaera biltzen du Donostiako Zinemaldian aurkeztu berri den “Zortzitik infinitura” dokumentalak. Baleukoren (1) ekoizpena, Naia Laka Arrizubietaren (Ispaster, 1990) gidoiaz eta zuzendaritzapean. Aurkezpenaren lekuko, "On Benito" bera, zahar, sendo, zindo... Gernikako Arbola lakoa.

Katalunia eta Euskal Herria, bi tradizio berdinezak

Amatiño 2024/09/30 10:36
Urtero bezala, Kataluniak eratu berri du Diada eguna, Ondorengotza Gerra zela-eta 1714eko irailaren 11an Bartzelonak jasandako errendizioa gogorarazteko. Gerra irabazi ostean, Filipe V.a Espainiakoak indarrean jarri zituen Oin Berriko Dekretuak (1716) eta Kataluniaren jatorrizko erakundeak deuseztatu. Euskal Herrian ez da, ordea, antzerako Diadarik, ez baita Ondorengotza Gerraren memoria-zantzurik euskal tradizio politikoan.