ETB, 23:30
Eztabaida latza gero ETBren inguruan. Baina funtsean auzitan dagoena ez da telebista-eredua, ezta programazio-mota ere, albistegietako informazio-tarte politikoa baino. Zentsura ote dagoen ala ez… kazetariek agindurik duten… ildo nagusiak bi alderdik elkarrekin sinatutako hitzarmenaren zerbitzupean ote… Segurutik gai izugarri garrantzitsuak elkarri mokoka ari diren alderdientzat, baina inondik ere ez gero ETBren buruhausterik nagusiena.
ETBren arazorik larriena maldan behera doakion audientzia-jaitsiera geratu ezina da. Ondo dago, bai, albistegiez arduratzea, eta inork ez du zalantzan jarriko albistegi bakoitzaren lehen hamar minutuetan jokatzen (omen) den lehia politikoa, baina ETB hori baino zertxobait gehiago da.
Euskal Telebistaren ikusentzulerik gehienentzat, garrantzitsuena ez da kate bakoitzak egunean zehar eman ohi duen ordu erdiko informazio politikoa, gainerako hogeita hiru ordu t´erdiak baino. Audientzia-gunea hor dago. Eta honetaz ez da eztabaida latzik sumatzen, ez haserre-hotsik entzuten, ez ezer.
Argia, 2010.12.05
Uda aurretik banekien etb ikusleriaqn beherada nagusia, naiz eta prentsan larregi hasaldu ez. Egia badiot zalantzat ditut orain agintean daudenen "borondate" bat ez ote den ere. Eta orain gobernuan daudenak piztu duten aipatu duan eztabaida hori bide berberetik ez ote doan. Zarata gehiago behar luke bai hori zihur eta arrazoi guztia dok.