Xabierren gorazarrez
Luistxo Fernandez
2010/12/08 00:05
Xabierren heriotzak Euskal Herritik 11.000 kilometrora harrapatu nau. Beste giro batean, beste zeregin batean, beste mundu batean. Xabier, gure Xabier, "Luis Alberto" maitekiro deitzen zidan bakarra. Duela ia berrogei urte molde horri ekin eta oraintsu arte jarrai, besterik ez balitz bezala. Behin esan zidan "milonga" izena nuela. Segurutik arrazoi zuen baina iragazki poetikoa berak ezartzen zuen. Ez dit sekula gehiago inork horrela deituko. Ez behintzat maitasunez.