Sarituak Ega Master eta Galdakao Ospitalea
Gasteizko Ega Master erreminta-enpresak eta Osakidetzaren Galdako-Usansolo Ospitaleak jaso zuten aurreko ostiralean, Argentinako Mar del Plata hirian, aurtengo Iberoamerikar Kalitate sari bana. Guztira sei sari eman ohi dira urtero, enpresa-neurriaren zein publikoa ala pribatua denaren arabera eta, seietarik bi euskal enpresek irabazi dituzte.
Garaikur hauek, amaitu berri diren Iberoamerikako Estatu eta Gobernu Buruen XX. Gailurraren baitan emanak, enpresa-kudeaketan eragindako kalitatea eta bikaintasuna saritzen dituzte.
Iberoamerikako hauek Europan eratu ohi diren EFQM (European Foundation for Quality Management) ereduaren araberako bikaintasun-sariak dira, eta herrialde hegoamerikarretako zein Espainia eta Portugalgo enpresek parte hartzen dute.
Hain zuzen ere, Ega Master nahiz Galdakao-Usansolo Ospitalea, biak dira aldez aurretik Euskaliten Urrezko Q delakoaren jabe.
Euskal enpresa bien ordezkariak elkarrekin. Ezkerrean, Iñaki Garmendia, Ega Master-en lehendakaria, eta eskuinean Santiago Rabanal, Galdako-Usansolo ospitalearen zuzendari gerentea.