Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / - Amatiño fandangoa

- Amatiño fandangoa

"Amatiño" izeneko fandangoa du Jose Mari Iriondo Mendizabal trikitilariak. Berak burutua da  eta Zaldibarko Trikitixa deritzan CDan zabaldua.

Jose Mari Iriondo Mendizabal (Bergara,1931), Amatiñoko lehengusuetako bat da, Mateo Iriondo eta Maria Mendizabalen semea. Bere aittitta Felix Mendizabal eta nere aittitta Ciriaco Mendizabal anaiak ziren, biak Cristobal Mendizabal Elkoro-Berezibar eta Maria Iribecampos senar-emazteen semeak. Gogoratu dezagun lehen Cristobal zaharra izan zela "Amatiño" baserrian jaio zen (1849) lehen mendizabaldarra.

Zaldibarlo trikitixa eta Amatiño fandangoa

Jose Mari Iriondo mutikotan hasi zen soinuaz eta 14 urte baino ez zituela jo zuen lehen ezteguan. Geroztik, hogei urte kunplitu arte, urtero jo ohi zuen Nafarroako Unanua eta Torraoko jaietan.

Arrate Irratiaren eskariz hainbat grabazio egin zuen 1959an eta, 1960an, "single" bi argitara eman zituen Columbia disketxearen eskutik.

Zaldibarren bizi da 1950etik aurrera eta horra zergatik bere trikitixa zaldibartartzat duen, nahiz eta Amatiñoko "primadian" bazkarian urtero agertu.

Hona, ondoren, Amatiño fandangoaren partitura. Bizia eta arina denik, behintzat, ezin ukatu.