Amatiño2024-01-05T14:54:25+01:00urn:syndication:8cf660a87c03aabed353b2f17fe506a9https://eibar.org/logo.pnghttps://eibar.org/favicon.icoploneAmatiñoluis@amatino.comEman ta zabal zazu munduan gaztaiaurn:syndication:972857772d474344a6f5b338a9ecccf9Ahaztu zaigun arren, behi-esnez egindako gazta ohikoena zen gurean orain berrogei urte. Untzaga kaleko (1) Otxandiano jatetxean, Marzel Ajuriak sekulakoa eskaintzen zigun urte guztian zehar. Baina bitxiena ez zen behi-esneaz egindakoa izatea, jaioterritik ekartzen zuela baino, "hatxosteko" (2) Otxandixotik.
amatino2024-03-18T20:05:00+01:002024-03-19T10:15:04+01:00Autore-eskubideak: Irlandako tradizio zaharretik Vesuvioko funikularrerainourn:syndication:8d2b80b975bc4942aed83714af00f856Euskadiko Orkestrak aurreko asteburuan interpretatu zuen Richard Straussen “Aus Italien” sinfonia, non, laugarren mugimendua, hasi eta buka, mutikotan abestu ohi genuen “Funiculì, funiculà” kanta ezaguna baino ez den. Orduan, guk ez genekien abesti haren autoretza auzitan ibilia zena sekula historian izandako aurrenetako eskubide-epaiketan.
amatino2024-03-14T11:00:00+01:002024-03-17T14:04:07+01:00Antzerki-kazetaritza: esentzia ona pote txikianurn:syndication:b48ea3b4f4ed4c2caa7b56d6e05611b0Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan eta Emakume Egunaren bezperan, Loraldiak ekoizpen-taldeak “Mira hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan” antzerki dokumentala eskaini zuen Coliseoan. Ordubete baino ez, baina nekez gero probetxu hobeko ordubeterik. Esentzia ona, pote txikian.
amatino2024-03-11T09:55:00+01:002024-03-11T10:05:00+01:00Filmik onena ez bada, argienetakoa bai behintzaturn:syndication:c8afcab7466d4ea089dda6b9616fd2fc"American Fiction”. Film adimentsua, argia, bizkorra, zorrotza, esanguratsu bezain entretenigarria, interprete onekin, zein baino zein hobea. Arrazakeria "zibilizatua" auzitan jartzen duena. Eta, gainera, ohikoa ez dena, bizpahiru amaiera desberdinekin. Ikusleak erabaki beza gustagarrien zaiona.
amatino2024-03-08T09:25:00+01:002024-03-10T11:42:37+01:00Iruzurrik ezurn:syndication:07c9898418524fe5adceab9b46023d0c“Sexberdinak” antzerkia txundigarria da. Segurutik hariak –hitz-jarioa zein hitz-jokoa-- prestaketa berezirik behar izan du, baina Telmoren beraren erantzun-tonua eta bat-bateko ekarpen laburrak, arras sinesgarriak gertatzeaz gainera, zorrotzak bezain garratzak dira, esanguratsuak besteko adierazkorrak. Benetakoak. Iruzurretik ezer gutxi.
amatino2024-03-05T13:20:00+01:002024-03-11T09:57:53+01:00Iraunkortasuna ez da magia kontuaurn:syndication:db1930c7171d4475a6c0dc48f9dc4bf8Harrigarri bada ere, milaka nekazariren eskakizun-aldarriak azaldu behar izan du, gizartea konturatutzeko, Europar Batasunaren jarduera ekonomikoak gero eta arazo larriagoak dituela nazioarteko merkatuetan lehiakor jarraitzeko.
amatino2024-03-02T11:45:00+01:002024-03-05T13:32:32+01:00Aurtengo “nazioarteko” filmik onenaren zainurn:syndication:6b1787bf7e7040fea868a8018c7377f4Adituek zalantza gutxi dute gero, Nazioarteko filmik onenaren Oscar Saria (1) ekoizpen europarren batek irabaziko duela, martxoaren 10ean. Ez da nola-halako iragarpen borondatetsua, estatistika kontua baino: azken 67 urteotako irabazleen artean, %79 film europarrak izan dira irabazle.
amatino2024-02-28T12:33:51+01:002024-02-28T12:33:51+01:00“Tanttaka”, tantaka-tantakaurn:syndication:5c30d696d16a413799e6d22b857edae1Tanttaka taldea euskal antzerkiaren sare, ildo, maila, sorkuntza, errutina, lanbide, ispilu, erreferentzia eta berme da, gaur egun. Hau guzti hau, unean uneko antzezlan eta jendaurreko saio bakoitzaren gainetik balioetsi, zoriondu eta mimatu beharrekoa.
amatino2024-02-25T11:30:00+01:002024-02-26T00:08:53+01:00Juan Mari Uriarte, ardi-usaineko artzain Athleticzaleaurn:syndication:5410d4d2a0f54781a23994eedbe643bdJuan Marik ez zuen sekula uste izan Athleticen ereserkiaren akordeak entzun ahal izango zituenik bere hiletan, non-eta Donostiako Artzain Onaren katedralean, baina Jose Ignazio Ansorenaren txistuak ez du mugarik. Gizatasuna da txistulari donostiarrak atzo egin zuena eta, fedea, Athleticzale (1) fruiztarrak entzuten ziharduela sinestea. Ez, gero, mugarik jarri.
amatino2024-02-21T15:05:00+01:002024-02-23T18:22:49+01:00Chillidak Bach zuen maiteurn:syndication:d72753766db7453f8e068d87352330ebInguruan eseria zegoen emakumeak abisatu zuen, ozen samar, aldamenekoek entzuteko lain: “estreinu mundiala Donostian izango dela adierazten diguten bakoitzean, ni dardarka jartzen naiz”. Eta denok ulertu genion, Chillidaren omenezko gorazarretan Kursaaleko kontzertua hasi aurretik.
amatino2024-02-18T12:22:21+01:002024-02-18T12:22:21+01:00Langabezia-tasa sekula baino baxuago Ipar Euskal Herrianurn:syndication:4807a858b54e4dcda4d5784852a3647fArestiko 2023 urtea dezente datu onekin amaitu zen, langabeziaren aldetik. Izan ere, oro har, 2008ko krisialdi latzaren ondoko argibiderik onenetakoak dira Europar Batasun (1) guztian zehar nagusitu diren datu onak. Ipar Euskal Herrian bereziki, inoiz izan diren onenak lortu baitira.
amatino2024-02-16T09:53:15+01:002024-02-16T09:53:15+01:00Emakume eredugarri bezain ezezagun edo ikusezinakurn:syndication:1f2e68d898654103b1b0bd9957dd41c3"24 Emakume zientzian, artean eta letretan" programarekin bat eginez, hiru solasaldi (1) antolatu ditu Jakiundek San Telmo Museoarekin elkarlanean. Baita Museo atarian jarri ere zutikako zortzi zutabe triangeluar, non 24 emakumeon izenak, argazkiak eta azalpen laburrak jendaurrean agertarazten diren. amatino2024-02-12T16:20:00+01:002024-02-12T20:09:12+01:00Hegazkinak pilotuak baino gehiago aginduurn:syndication:3cee133bb1a64cd7ba94f2dd2e68abaeYakartan, pilotuek ez zekiten MCAS zer zenik ere, eta ezin izan zuten hegazkina menderatu. Addis Abeban, ordea, pilotuek jakin bazekiten, baina, hala ere, makinak irabazi zuen hil ala biziko norgehiagoka, eta bere iritzia inposatu. Balantza, 401 lagunen heriotza.
amatino2024-02-09T15:00:00+01:002024-02-09T01:15:22+01:00XVII. mendeko inauteri-literatura italiarra, bizkaierarik mozorrotueneanurn:syndication:86334f42e4994033bcebc1c0afbfbfc5“BERTOLDA’REN Maltzurkeri zurrak eta BERTOLDIN’EN Txaldankeri barregarrijak” parerik gabeko liburua da. Giulio Crocek 1620 urtean italieraz argitaratua eta Garro’tar Bernarta “Otxoluak”, 1932an, Sabino Aranaren eskolako bizkaieraz “euzkeralduta”. Nahiz borondaterik zintzoenaz izan, sekula egin behar izango ez litzatekeenaren adibide esanguratsua.
amatino2024-02-04T15:00:00+01:002024-02-04T11:03:29+01:00Paraleloak infinitoan baino ez dira elkartzenurn:syndication:7481b56765f64056a14d7dc9ca0fb22fAxularrek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkarrekin zerrendatu zituen “Gero” (Bordele, 1643) maisulanaren hitzaurrean. Lau mende geroago, auskalo zer ote diren hiruak baina ez, nonbait, auzokideak, paraleloan ari diren lerroak baizik. Teoriaz, noizbait eta nonbait elkartuko diren lankide publikoak bai, baina infinitoan.
amatino2024-01-28T09:00:00+01:002024-01-31T10:53:47+01:00