Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Klikak, ehunetik sei benetan atomikoak

Amatiño 2009/10/17 23:39
“Eta argindarra ere baduzuela nahi duzuenean piztu eta nahi duzuenean itzaltzeko?” (Joseba Sarrionaindia. GAU ILUNEKOAK. Elkar Argitaletxea, Donostia, 2008).

Santa Gadea del Cid nuklearra

Amatiño 2009/10/15 00:02
Urriaren 6an, Mariano Rajoy ez zen denboraz heldu Gasteiza. Ez zen izan Madrilgo hegazkina berandu iritsi zelako edo, Santa Gadea del Cid herrian uste baino gehiago luzatu zelako baino. Busgosko berrehundaka alkate, zinegotzi eta zale bildu zituen bertan eta honako hau agindu: “Hurrengo hausteskundeak irabazten baldin baditugu ez dut Garoña itxiko”.

Laster egingo dugu automobill... elektrikoa

Amatiño 2009/10/14 00:22
Cegasak Euskal Energia Klusterraren bazkide izatea erabaki du. Ezer ez da gero ustekabean gertatzen eta orain 75 urte Oñatin sortutako bateria eta pila-lantegi hau sekulako aldaketaren atarian dago. Zerbait mugitzen ari da. Cegasan, euskal industrian eta nazioarteko merkatuan. Zerbait baino gehiago.

Usotan

Amatiño 2009/10/12 13:55
Nik ez dut inoiz eskopetarik izan, are gutxiago usorik hil, baina oso oker ez banago 1960eko hamarkadan normal samarra zen, Eibarren, eskopetaren bat etxean edukitzea. Txikito batzuk jotzea, rantxerak kantatzea eta ehiztari izatea oso “eibartarra” omen zen. Beraz, zentzu horretan behintzat, ni ez naiz sekula eibartar peto-petoa izan. Eta, hori horrela balitz, gaur egungo gazteak ere ez lirateke oso eibartarrak izango.

Amatianoren ADNa

Amatiño 2009/10/09 23:40
Ezin gero orain berrogei urte inguru asmatu, noizbait Bergarako “Seminario”ko eliza itxi egingo zutenik, erdi-erdian zegoen hilobiaren gaineko harlauza jaso eta, azpian zetzan XVII. mendeko jauntxoaren senide ote nintzen ikusteko, ADNa egitea proposatuko zidatenik. Ba ez, ez da zientzia-fikzioa, ezta Toti Lezearen nobela-gidoia ere, gaur goizean bertan, ustekabean, gertatua baino.

Baldintza berdinetan, kanpotarra hobe

Amatiño 2009/10/09 00:44
Zein sektoretakoa izan ote daiteke hamazpi lan-hizkuntzaz aritu ohi den euskal enpresa? Itzulpengintzakoa, atzerritarren harrerari atxikia edo hirugarren munduarekin harreman estuak dituena? Ez ba, industria-sektorekoa da, esku-erremintak egiten ditu eta hogeiren bat herrialde galdutan edo izan ezik, ia-ia munduko estatu guztietan saltzen ditu bere lanabesok. Ega Master deritza, sustraiak Eibarren ditu, enborra Gasteizen eta adarrak munduan zehar. Datorren astean jasoko du Bartzelonan Human Saria “pertsonengan oinarritutako nazioarteko estrategiagatik”.

Euskal lobbya, zaharra berri

Amatiño 2009/10/05 23:20
Patxi Lopez lehendakariak euskal lobbya aldarrikatu du gaur bertan Bruselan, euskal interes ekonomikoak Europako Batasunean defenditzeko. Lobbya, bai, lobbya esan du Lehendakariak eta, badaezpada, baita “hitzaren zentzurik onenean” ezarri ere. Baina, lobbyak ba al du ba zentzu txarrik?

Historia bat, amodio-historia bat

Amatiño 2009/10/02 01:03
Elortegiren “Zorion perfektua” Anduren eleberriaren nondik norakoan dago. Baina Anduren “Zorion perfektua” ez da Elortegiren filman sartzen. Jabi Elortegirena haratago doa, Anne Igartiburuk esku-hartzearen ildotik hain zuzen ere. Beste historia bat da, amodio-historia bat.

Markaz gaindiko ekintzak

Amatiño 2009/10/01 11:30
Innobasque umezurtz geratu omen da Pedro Luis Uriarteren dimisioaren ondotik. Proiektu guztiaren jarraipena kinka larrian omen dago. Bai ote?

Bankuari kobratu ala ez kobratu

Amatiño 2009/09/30 17:19
Baina horretarako, balio egin behar da. Nik ez dut horrenbeste balio, eta zuk? Eta balioko bazenu zer egingo zenuke… bankuari kobratu ala bankuari musu-truk eman?