Blogak
Zelako sareak halako enpresak
2010/03/19David de Ugartek zera gogorazten digu, alegia: izar antzera zentru bakarreko sare erradialak goitik beherako enpresa handi-mandiak sortarazi zituela, geroxeago lekuan lekuko sare-multzo bilduek han-hemenkako enpresa txikiagoak eragin zituen bezalaxe eta, aurrerantzean, Internetek bideratuko sare banatuak oraindik ere sumatu baino ez diren enpresa-mota berriak sustatuko dituela, "filé" izenez bataiatutakoak, besteak beste.
Eibar Donostiatik, Donostia Eibartik baino urrunago
2010/03/18Lagun batek: "Haraino e naiz ni jarto jungo jajaj oso urruti do! (...) nahi dzunen etorri zeu". Eibar-SS / SS-Eibar distantzia diferentea... eta kuriosoa da, Google Mapsek arrazoia ematen dio!
Petronorrek EAEko argindarraren %3,8 ekoiztuko
2010/03/17Udazkenetik aurrera Petronorrek indarrean jarriko du amaitzear duen kogenerazio-proiektua. Guztira 83,6 milioi euroren egitasmoa, 43,09 MW argindar ekoizteko. Muskizko findegiak 49,13 MW sortarazten ditu gaur egun. Azarotik aurrera, berriz, denera 92,22 MW. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen den argindar guztiaren %3,8.
Miñaoko Parke Teknologikoa
2010/03/17Miñaoko Parke Teknologikoan urtero antolatzen dute "ate irekien" egun bat. Azkenengoan, 2009koan, han egon ginen.
Bekoki aurreko titiak
2010/03/16“Forehead tittaes”, bekoki aurreko titiak alegia, omen da Marion Cottillard aktoresaren proposamena, gizonezkook emakumeen bularretako bitartera begiratu ez dezagun. Gure aktoresa pizpirinak beste aukera errazagoa eta merkeagoa zuen: paparrekoa itxi. Baina ez du egin nahi izan. Hori da, antza, bere arazoa.
Euskal zentrismo europarra
2010/03/15Xede nagusi bi aldarrikatu ditu EAJ-PNBk hauteskunde hauetan. Batetik, “Euskadi Europan” deritzan zerrenda-izenari darion ideia eta, bestetik, “centristes basques” delako autodefinizioa. Honi guztiari ausardia-punttua datxekio.
