Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal Everestak 30 urte

Euskal Everestak 30 urte

Amatiño 2010/05/14 23:35
Gaur bezalako egunean, 1980ko maiatzaren 14an, egunsentiko 3tan, Juan Ignacio Lorente eta Martin Zabaleta euskal mendigoizaleek, Ang Rima eta Pasang Temba sherpen laguntzaz, Everest gailurrera iritsi ahal izateko azken erasoari ekin zioten. Bi ordu geroxeago Lorente-Rima bikoteak amore eman behar izan zuen eta arratsaldeko 15:35an, berriz, hamabi ordu luzeko igoaldiaren ondotik, Zabaletak eta Tembak euskal ikurrina zein nepaldarra jarri ahal izan zituzten munduko tontorrik gorenean: "Gora Euskadi!"

Hamabi lagun bildu ziren harako talde hartan, hots Ramon Arrue, Xabier Erro, Ricardo Gallardo, Javier Garayoa, Emilio Hernando, Juan Ignacio Lorente (taldeburua), Kike de Pablos, Angel Rosen, Luis M. Sáez de Olazagutia, Jose Urbieta, Felipe Uriarte eta Martin Zabaleta. Eta hamabietarik zazpi elkartu ziren berriro, hamar urte geroago, ETBren Laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik programan. Geroztik beste hogei urte joan dira, baita Joxe Urbieta "Takolo" eta Ricardo Gallardo adiskideak bidean geratu ere.

        Everest600

 

Zutik, ezkerretik eskuinera, Felipe Uriarte, Juantxo Lorente, Joxe Urbieta "Takolo" (G.B), Kike de Pablos eta Luis M. Sáez de Olazagutia. Eserita, Martin Zabaleta, ETBren aurkezlea, Xabier Erro eta Javier Garayoa.

 

  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: