Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Ventos de saudade", Fado portugesak Soraluzetik

"Ventos de saudade", Fado portugesak Soraluzetik

Asier Sarasua 2010/05/15 18:05
Oraindik ere barru-barruan daukat sartuta atzo gauean Soraluzeko zineman sentitutako zirrara. "Ventos de saudade" laukoteak fadoen gazi-gozoekin jantzi zuen bariku gaua. Edeeerra izan zen!

Atzo gauean Soraluzen izan ginen. "Ventos de saudade" taldearen kontzertua zegoen eta haraxe joan ginen, fadoen Saudadeaz eta Arianneren ahots ederraz gozatzera.

Soraluzeko lau lagunek osatzen dute taldea: Jon Basaurik (gitarra), Domentx Uzinek (gitarra portugaldarra), Ane Ugaldek (flauta) eta Arianne Unamunok (ahotsa). Nolatan hasi ote ziren lau plaentxiar fadotan? Auskalo, kasualitatez-edo, baina pozten naiz.

Ez dute kontzertu larregirik ematen, tantaka banatzen dute euren goxotasuna. Eta inguruko guztiak zain geunden. Noizko hurrengo kontzertua? Soraluzeko zinema gainezka zegoen atzokoan; adin guztietako jendea, nagusi eta gazte.

Fadoak izugarri gustatzen zaizkit. Gaztetatik. Beharbada, 16 urterekin Lisboara egindako bidaiarengatik; edo portugaldarrak gustuko ditudalako; edo Portugalen 4-5 aldiz izan naizelako eta herri atsegin bezain abegitsua delako... Fadoak hain dira tristeak, hain alaiak, hain barnera sartzen zaizkizunak...

Eta Arianneren ahotsa baldin badago tartean, zer esanik ez. Ai ama! Zer ondo abesten duen plaentxiarrak. Goxo, sakon, sarkor eta erregistro izugarri zabalean. Oraindik ere oilasko ipurdia gainetik kendu ezinda gaudela!

Arantzabali galdetu beharko diogu ea noiz antolatzen duen hurrengoa Espaloian. Zain nago.

Argazkiak.org | Ventos de saudade © cc-by-sa: asarasua

 

 

etiketak: kantuak, musika
Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2010/06/03 22:58

Berriz ikus-entzuteko kontzertua da, dudarik ez. Urri-azaro-abendu beteta, baina urtarril-otsail-martxoan... posible balitz... Nik gustura asko entzungo nituzke Espaloian. Seguru Elenak, Leirek eta Espaloian egon ziren ehundaka lagunek ere disfrutatuko zutela berriz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz