Blogak
Eta oin zer?
2010/07/31Txakurkumiak ez zeban uste kabiduko zanik... Katuak zaunkadei kasorik bez, segurua zegualakuan... ¡Egoera konprometidua! Inglesendako hau "owned" bikotxa izango litzake kontizu.
Profesionalak eta amateurrak
2010/07/30Kultura alorrean, eta zer esanik ez dantzan, profesionalak behar ditugu. Iruditzen zait profesional gutxi izatea dela gure gabezia, arazo eta ezintasun askoren arrazoietako bat. Gaur eta hemen, dantza jarduera gehienak adibidez, ohiko lanaren ondoren, irakaskuntzan, enpresan edo kudeaketan zortzi ordu lan egin ondoren egiten dira.
Ez gero zezenak eta ekintza armatua nahas!
2010/07/30Ez da alua izan behar. Ez dira zezenak eta ekintza armatua nahasi behar. Ezta zezenak eta politika ere. Ezta, segurutik, borroka armatua eta politika ere.
Gorotzen hautsa, egun batean...
2010/07/29...bilakatu zen bizi-gay. Saio lurruntsu honetan New Yorkeko kaliak zirin ibaixak ziranekua gogoratuko dogu, George B. Shaw-en kolofoiakin. Waliñoin ipoiña, "Bekatua" izan da. Johann Pachelbelen "Re M kanona" entzun dogu, George Winston eta Los Angeles Guitar Quartet taldien jotaldixetan. Eta eibartar birek (Agustin Arana eta Bartolo Arriola) kontatzen deskue zela zaindu zeben gerran Isasíko komentua.
Gauzak ondo egiteko modua
2010/07/29Euskal Autonomia Erkidegoa gas-sare inbidiagarriaren jabe da; Aljeriarekin, Europarekin zein Amerikarekin (Trinidad-Tobago) lotura du; egoitza bertan duen gas-konpainiak (Naturgas) 850.000 bezerooi zerbitzua eskaintzen digu eta Administrazio Publikoak –azken hamabost urteotan dirua irabazteaz gainera— 1.069 milioi euro eskuratu ditu. Bingo!
Denborak jarriko du EA bere tokian
2010/07/292007ko uztaila zen eta egin berri zuten PSOEk eta EAk Udal legegintzaldiko akordioa. Mertxe Garate zen EAren aurpegi publikoa, eta EAko gazte batzuekin berriketan jardun nuen gau osoa akordio honen inguruan eztabaidan. EAko gazte horientzat ez dira hiru urte hauek alferrik joan.
