Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Espainiako Konstituzioa eta Gernikako Estatutua

Espainiako Konstituzioa eta Gernikako Estatutua

Amatiño 2010/10/24 20:31
Ea behingoz konturatzen garen, euskal abertzaletasunaren arazoa ez dela indarrean dauden legeek gure aldarrikapenak mugatu izana, gure indarrak legeek eskaintzen dizkiguten aukera guztiez baliatzeko baino ahulagoak direla baino.

¿Cuál es la estación final del PNV? --galdera kazetariak egiten dio gaur Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariari, eta beronek labur asko erantzun:  Puede sonar a tópico, pero como ya dijimos hace 31 años, como nacionalistas aspiramos a actualizar los derechos históricos contemplados en la propia Constitución.

Ez da gero erraza erantzun laburragorik eta zehatzagorik ematea. Errezetak banatzeko orduan, EAJ autonomista, independentista ala separatista ote den jakin  nahi izaten du hainbatek baina nago terminologia hori ez ote darion beste tradizio (edo tradioziorik eza) politikoren bati. EAJk 1979an esan zuen zer nahi zuen eta, geroztik, ez dut uste inork hobetu duenik.

Jira eta buelta, hiru hamardakaren ondotik,  euskal abertzaletasunak eskutan duen lerrokada politikorik garrantzitsuena Espainiako Konstituzioak eta Gernikako Estatutuak diotena da.

Espainiako Konstituzioak dioena

Nahi edo ez, Espainiako Konstituzioak babesten ditu hitzez hitz foru-lurraldeen eskubide historikoak. Gustatu edo ez, Konstituzioak berak zehazten du Nafarroa Euskal Autonomiaren baitan sartzeko bidea. Eta, mila aldiz kontrakorik esan arren, Konstituzioa berak frogatzen du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren eskubideak 1978ko Konstituzioa baino lehenagokoak direna. Hona:

La Constitución española

Disposición adicional primera 

La Constitución ampara y respeta los derechos históricos de los territorios forales.

La actualización general de dicho régimen foral se llevará a cabo, en su caso, en el marco de la Constitución y de los Estatutos de Autonomía.

Disposición transitoria cuarta

En el caso de Navarra, y a efectos de su incorporación al Consejo General Vasco o al régimen Autonómico vasco que le sustituya, en lugar de lo que establece el artículo 143 de la Constitución, la iniciativa corresponde al Órgano Foral competente, el cual adoptará su decisión por mayoría de los miembros que lo componen. Para la validez de dicha iniciativa será preciso, además, que la decisión del Órgano Foral competente sea ratificada por referéndum expresamente convocado al efecto, y aprobado por mayoría de los votos válidos emitidos.

Disposición derogatoria

En tanto en cuanto pudiera conservar alguna vigencia, se considera definitivamente derogada la Ley de 25 de octubre de 1839 en lo que pudiera afectar a las provincias de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya.

En los mismos términos se considera definitivamente derogada la Ley de 21 de julio de 1876.

Gernikako Estatutuak dioena

Nahi edo ez, Gernikako Estatutua da Euskal Herriaren autogobernua aipatzen duen legezko testurik oinarrizkoena. Gustatu edo ez, Gernikako Estatua da Nafarroari Euskal Autonomiaren baitan sartzeko eskubidea onartzen diona. Eta, mila aldiz kontrakorik esan arren, Gernikako Estatutua da hego Euskal Herriko lurraldetasun osoa hitzez hitz gogoan hartzen duen legezko testu bakarra. Hona:

Estatuto de Autonomía del País Vasco

Artículo 1. El Pueblo Vasco o Euskal-Herria, como expresión de su nacionalidad, para acceder a su autogobierno, se constituye en Comunidad Autónoma dentro del Estado español bajo la denominación de Euskadi o País Vasco, de acuerdo con la Constitución y con el presente Estatuto, que es su norma institucional básica.

Art. 2. Alava, Guipúzcoa y Vizcaya, así como Navarra, tienen derecho a formar parte de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

El territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco quedará integrado por los Territorios Históricos que coinciden con las provincias, en sus actuales límites, de Alava, Guipúzcoa y Vizcaya, así como la de Navarra, en el supuesto de que esta última decida su incorporación de acuerdo con el procedimiento establecido en la disposición transitoria cuarta de la Constitución.

Zenbait hausnarketa

Hau guztia duela hogeita hamar urte dago indarrean. Ezinbesteko lehen galdera litzateke ez ote genukeen orain pozarren ontzat emango estreinako eskainiko balitzaigu. Bigarren galdera, berriz, ea azken hogeita hamar urteotan egin izan ditugun ahaleginak ildo hori errazteko ala eragozteko izan ote diren.

Nik hainbati zenbait gauza entzun eta irakurri ostean zalantzan jarri izaten dut sarri gaur egungo belaunaldiak ba ote dakien zein joko handia eman dezaketen indarrean dauden legezko testuek, eta zein irakurketa aldrebesa eta antzua egin duen (dugun), ostera, euren aurreko belaunaldiak. Paradoxa bada ere, testu berberoriek lortu zituen belaunaldiak hain zuzen.

Oro har, gure armarik edo baliabiderik baliotsuenak Konstituzioa eta Estatutua dira. Sarri susmatu izan dut borroka armatua eta gure arteko konponezinak ez ote dituzten eragin Konstituzioaren zein Estatutuaren potentzialitateaz berehala jabetu ziren interes politikoek.

Ea behingoz konturatzen garen, euskal abertzaletasunaren arazoa ez dela indarrean dauden legeek gure aldarrikapenak mugatu izana, gure indarrak legeek eskaintzen dizkiguten aukera guztiez baliatzeko baino ahulagoak direla baino. 

      Estatutua

Gernikako Estatutuaren aldeko mahaia, 1979an. Amelia Baldeon, Jesus Altuna, Pedro M. Etxenike, Xabier Lete, Joxe Joan Txabarri eta Luis Aranberri

jaime
jaime dio:
2010/10/25 18:52

Ez dut esango nire burua aipatzerakoan politika-aditua naizenik, ez horixe, baina "Nafarroa Euskadi da" pankarta handiaren atzean zihoazen garai haietako sozialisten borondate onez baliatu bagina, beharbada, lortuko genukeen hegoaldeko osotasuna. Edo ez? Baina, bagenekien jakin, lau herrialdeak lotuko bagenitu balizko jaurlitzaren kolorea ez zen abertzale izango, sozialista baizik. Agian oker nago, baina hau zen garai haietan lagunarteko iruzkin hedatuena.

jaime
jaime dio:
2010/10/26 20:08

Barka nazazu Amatiño ez zen nire asmoa inolako harririk zuri botatzea ez eta interesa lekizkidakeen balizko datuak zure medio lortzea ere. Gaur eguneko politika eta politikeroak niri bost. Zure blogeko "Erantzuna gehitu" tokian ia inork ez duela ezer idazten ikusiez gero, bizkortu beharrean zegoela uste nuen. Besterik ez. Agur. Izan untsa.

Amatiño
Amatiño dio:
2010/10/27 00:36

Dena dela, ezkutuko erantzuna begi bistan zegoen (eta jarraitzen du egoten). Konstituzioak Nafarroaz dioena baino irakurri ez dago. Jakinekoa da zeintzuk burutu zuten testua eta jakinekoa ere, zeintzuk onartu zuten eta zeintzuk ez. Gero gerokoak.

Eskerrik asko.

Amatiño
Amatiño dio:
2010/10/26 00:21

Oso joko polita. Zuk, ezjakinarena eginez, batere frogarik gabe eta lagunarteko iruzkina tarteko, harria botatzen duzu. Eta nik orain, zertxobait gehiago jakin beharko nukeelakoan edo, zure ekarriari erantzun beharko nioke nonbait, hainbat datu zehatz-mehatz han-hemenka zuretzat bilduz. Zuk, ondoren, beste lagunarteko iruzkin sakon batez erantzun ahal izateko.

Ba... ez. Hogeita hamar urte geroago zure lagunarteko iruzkinarekin jarraitu nahi baldin baduzu, hor konpon marianton. Eta zure kautan daturik aztertu nahi baldin baduzu, ez duzu bila hasi besterik. Interneten uste baino askoz ere gehiago duzu, “hirurak bat”eko lehen lehendakariaren kolorea, hasteko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: