Nobela baltza
Gustau-gustau gustau ez bajata be, liburua entretenidua dala ezin ukatu. “Pulp” liburuen usain gogorra daka, urtian halako dozenaka idazten daben batek egindakuana, eta tipuak ba daki nun dagozen kakuak irakorlia harrapatzeko. 1950 inguruko irakorliak, jakiña. Eze, gaur egunguendako –pelikula amerikanuak guztiz barneratuta- ez da bape harrigarrixa, esate baterako, hiltzaillia gitxien uste dozuna dala deskubritzia (neuk hasiera-hasieratik susmau dot). Grazixia egin desta nobela baltzen topikuetako asko bertan topatzia: trama judizialak (“¡Protesto!” diñuen abogauak-eta)... kapitulo baten amaieretako “punch” karakteristikuak, hurrenguan hasieriakin lotuta datozenak (seguraski txatalka argitaratutako nobelia izan zan hau)... Irudi zinematografikoz betetako liburua izan da, atsegiña baiña begi batetik sartutako moduan bestetik urtengo dabena, arrasto askorik laga barik, udako hode zurixa zeru urdiñan zihar pasatzen dan lez.
PD: interneten begirada bizkor baten ostian, ez dot lortu ezer jakitzia autoriari buruz. Justu-justu liburu honetan oiñarrittu zala “La dama de Shanghai” pelikulia, eta kittu. Oiñ ez dakitt zer pentsau...
PPD: pelikulia ikusi eta gero, ederra sorpresia hartu dot. Klasiko bat, eszena referente batekin gaiñera: espilluen laberintoko tiroteo famosúa.