Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Udako oporrak

2010/08/15

Bai, azkenean iritsi dira.

Udako oporrak - Gehiago irakurri

Lo digo aquí, ante toda Españia

2010/08/13

Jakitturixiak engantxatzen dabela ba genkixan, oin jakin dogu zergaittik. Saiuan lehelengo zatixa españiola izan da goittik behera: ingles makarronikua entzun dogu (El Principe Gitano, Raphael, Francisco Franco) gasolinerako musikiakin lagunduta (El Pelos, Costa Sur, Cecilio). Gero Georges Moustakin bigotiakin etorri jaku atserena, Antonio C. Jobim-en "Aguas de Março" eta "Les eaux de Mars" bertsiñuekin lotuta. Ahotsak.cometik Jose Mari Azpillaga errezildarra izan dogu, "kania" neurrixan gorabeherak azaltzen. Gaurkuan ipoiñik ez.

Lo digo aquí, ante toda Españia - Gehiago irakurri

Zuzenean entzun, telebistaz ikusi

2010/08/12

Organo-kontzertuak astun samarrak direnik ezin gero ukatu. Are gehiago saiorik gehienak elizetan izan ohi direnez, entzuleak aldarerantza begira eta euren bizkarraldean, berriz, koruan, han goian, organojolea bere bakardadean. Edozein espektakuluren antitesia alegia.

Zuzenean entzun, telebistaz ikusi - Gehiago irakurri

Fakoiak

2010/08/11

Argentinan ibilli nintzanian behintzat, batzukin eta bestiekin bazkaldu, eta beti errepikatzen zan errituala: mahaixan jarri eta... ttak, han etaratzen zeben altzairuzko labaña plater ondora.

Fakoiak - Gehiago irakurri

Amets urdina

2010/08/10

“Origen” (Inception) dugu egunotan euskal zine-karteldegiaren izarra, kritikaren zein publikoaren onespena duena eta munduan barrena diru-sarrerarik gehien lortzen ari dena. Panorama honetan ez dut nik esango film ganorabakoa denik baina bai, behintzat, luzeegia eta aspergarri samarra. Gaztetxoentzat zein nerabeentzat aproposa, mutilentzat batez ere.

Amets urdina - Gehiago irakurri

The Organization zure zerbitzura

2010/08/08

"Bazkide eta bezeroen beharrei erantzutea da ETA erakundearen helburua. Zentzu horretan, gestioaren eta zerbitzuaren kalitatea lehiakortasunerako elementu bereizgarritzat hartzen du, efizientzian eta toki egokian egotea eta bezeroak eta bazkideak gogobetetzea lortzeko."

The Organization zure zerbitzura - Gehiago irakurri

Arzalluzek zergatik esan zion baietz Ortizi

2010/08/08

Euskaljakintzako bi ikaslek Xabier Arzalluzi eginiko elkarrizketa batetik ateratako pasartea.

Arzalluzek zergatik esan zion baietz Ortizi - Gehiago irakurri

Joxemariren omenez, gomutaz eta gorazarrez

2010/08/08

Telefono-deiak Debako hondartzatik atera ninduen ziztu bizian eta Oikiako industrialderaino eraman. Hamabost minuturen bueltan nere burua aurkitu nuen Joxemari Kortaren lantegi-atarian, autoa kea zeriola eta ni praka motzetan. Inpotentzia, amorrua, negargura, nora eza. Geroztik hamar urte joan dira.

Joxemariren omenez, gomutaz eta gorazarrez - Gehiago irakurri