Blogak
Kauterak Lekeittion
2010/08/23Kale Antzerki Jardunaldixetan, beti sua ta txinpartia. Gogoz hartzen dogu polbora kei artian ibiltzia, mahoizko erropa zahar eta txanuakin babestuta. 2005 urtian, Tokia taldeko xiberotarrak maskaradan oiñarrittutako ziberpunk ikuskizunakin hipnotizau ginttuen: "Kautera" espektakulua.
Carn al grill
2010/08/21Han-hemenkako seinale, anuntzio, iragarki eta oharretan ez da gero euskal itzulpen txarrik falta izaten baina, sarri behintzat, akatsik gehienei igarri ohi zaie okerreko “logikaren” bat. Ugaldebietako restopean (Abanto-Zierbena) daudenetako bati, ordea, ezin ezelan ere euskal itzulpenaren nondik norakorik sumatu: CARN AL GRILL.
Hau entsaladia
2010/08/20Curistoriatik Napoleonen jardiñetako jarrilekuana; Jozuliñenetik Galeanon eskutitza; Waliñonetik "Argia". Azpittik Esne Beltzan disko barrixa, "Noa". Bertsiñuetan "It's five o'clock", Franco Battiato eta Aphrodite's Child-en ahotan. Eta ahotsak.cometik Bixente Pagoaga arrasatearrak hillien izenen gaiñian egitten desku berba.
Fokua non jartzen denaren arabera
2010/08/19Ikuspegia eta fokua ez dira inondik ere berdinak, sarri asko nahasten diren arren. Bereiztekotan, ikuspegia iritziari atxiki behar zaio eta fokua, ostera, lehentasunari.
Gauzen Internet: mundu adimendunerantz
2010/08/18Gaur egun Internet sarera konektatzen diren gailuak nagusiki ordenagailuak dira. Direla webgune eta zerbitzu-hornitzaileen ordenagailu-zerbitzariak, direla erabiltzaileon ordenagailuak edo ordenagailutzat har daitezkeen telefono mugikorrak. Eta gizakion ekintza edo eskaerei erantzuten die bertako informazio-fluxuak. Baina, gero eta gehiago, bestelako gailuak eta baita objektu eta gauza sinpleak ere konektatuko dira Internetera; elkarren artean edo beste ordenagailu eta zerbitzuekin komunikatzeko. Hala, adimen kolektibo eta global bat osatuko dute. Horrek ahalbidetuko dituen erabilera berriak ugari dira; haietako asko, oraingoz pentsaezinak. Gauzen Internet (the Internet of things) deitzen zaio etorkizun dagoen Internet berri honi.
Egutegi-orria, 1956ko urtekoa
2010/08/17Nork ez du gutun, idazki, postal, bertso-paper, inprimaki edo hostorik liburu handiagoren baten orrialdeen artean inoiz gorde? Gero, handik hainbat urtera, agertu ohi dira ustekabean harako erdi sekretupeko oroigarriak, inoiz zergatik gorde ote ziren ere asmatu ezinik.
Hurreko arkeologia urbanua
2010/08/17Eibarren bizi nintzanian, ezin izaten netsan eutsi etxe zaharrak erretratatzeko tentaldixari, nere auzo ingurukuak behintzat. Hamen apisonadorak etorri baiño lehen hartutako irudi batzu.
Alde egiteko premia gutxi
2010/08/15Gazteen arteko lanik eza sekulakoa omen den honetan, Brasil, India eta Txina dirateke gaur egun garai bateko Flandria, Peru, Mexiko, Argentina edo Uruguay. Baina ez dirudi inork alde egin nahi duenik… turismoa egiteko ez bada.
