Urkulluren plagioa
Iñigo Urkulluk esan du esan ETAk ez duela oraindik armak uzterik erabaki, daitekeena dela orain arteko lepotik jarraitzea eta ez dela nonbait batere erraza izango pertsiana ixtea después de 51 años de historia, creando sufrimiento, muerte y dolor y no consiguiendo nada ni siquiera en sus supuestos fines políticos.
Berehala etorri zaizkio etorri beharrekoak, EBBren lehendakariaren eszeptizismoa, borondate txarra eta lagundu nahirik eza salatuz. Hala ere, igandeko Deia egunkarian, Humberto Unzueta kazetariak honako hau itaundu zion Filipe Bidarti: Pero ETA aún no ha anunciado una tregua definitiva.
Eta Iparretarrak (IK) talde armatuaren sortzaile eta buruzagiak Montpellierko desterrutik erantzun: No es fácil después de tantos años de estrategia armada dar ese paso. El debate en el seno de la izquierda abertzale está siendo muy intenso, pero la mayoría ve con buenos ojos el cambio de estrategia. Aunque algunos ven con temor el hecho de abandonar la lucha armada, ya que creen que no van a conseguir nada y que todo lo hecho hasta ahora no ha servido para nada.
Auskalo gero Iñigo Urkulluk arrazoirik ote duen, baina ezin esan ezer berririk asmatu duenik, egunbete lehenago Filipe Bidartek adierazitakoa berresan baino. Urkulluri, txarrenean ere, plagioa leporatu dakioke, baina ez lelokeriarik asmatzea behintzat.
Azkenengo su-eten moduko BBCren bidez iragarri zuen ETAk, berak hala nahi izan zuelako edo. Kazetariak kontatu egin zuen nola joan zen gauza: ETAren ordezkariak edo bitartekariak edo bidaliak edo dena delakoak sekulako aitortza egin zion BBCko Clyve Mirieri Londresko kafetegi batean: "Esan zidanez, euskal abertzaleak frustratuak zeuden orain. Euskal estatu independiente bat sortzeko aukerak duela 50 urte bezain urrunak dira gaur egunean." Sustatun euskaratu genuen pasarte hura.