Blogak
Krisia bai, baina ez latzena
2010/12/30Krisialdia amaitu omen da merkatuen eskabideari dagokionez, lanpostuak sortzeko urtebete gehiago behar izango dugun arren. Honela bada, ezin esan azken hiru urteotako gainbeherakada larrienetakoa izan denik. Krisia bai, baina ez latzena.
ETBren kontrola
2010/12/29Ez dago komunikabide serio eta sinesgarririk argitaratzen duenaren kontrolik ez duenik. Komunikabide orok du bere funtsezko 'corpus' ideologikoa, eta edozein komunikabidek du nork bere lerro editoriala. Zein informaziori lehentasuna eman eta zeini ez, nor elkarrizketatu eta nor ez, zelan titulatu eta zelan ez, zein zutabegile kontratatu eta zein ez, zer jarri lehen orrialdean eta zer ez… hau guztia ez da zuzendaritzaren eguneroko kontrolik gabe erabakitzen.
