Blogak
EibarREKO Eroski?
2010/11/30Azken egunotan Eroski berria (edo berritua) ireki digute Eibarren. Handiagoa, berriagoa,... eta akats txiki erraldoi batekin.
Matxismoa ote?
2010/11/29Ez nuen telefono-zenbakia gorde, ez nuen-eta deitzeko asmorik urriena ere. Nere Jekyll-alderdiaren iritziz, honezkero ez nago txorakeriatarako, eta Hyde-aldearen ustez, berriz, zahartxoegia zen. Ez dut ordea sekula jakingo zer esango ote zukeen Jekyll-Hyde bikoteak Mallorcako estetizistak 35 urte izan balitu. Hau matxismoa al da?
Atharratze - Arrolanen harriak
2010/11/29Arrolanek Maidalena gaiñetik datozen mahometanuei eraso egittera doiala, baiña pekorotzian larrapastaria egitten dau, eta akabo gudari prestu eta zolixan helburu saindua.
San Mamesen
2010/11/29Gaur arratsaldean San Mamesen egon naiz. Nire lehengusuak lagatako bazkide-txartelari esker, Athletican partida ikusten egon naiz aspaldiko partez. Zelako berezia den San Mames! Azkenengo minutuan irabaziz gero, zer esanik ez!
Wikileaks nagusi... baina Olasagasti txapeldun
2010/11/28Ezker Abertzalearen agerraldiaren oihartzunak; enpresarien bilera Zapaterorekin; Kataluniako hauteskundeak... bai, baina denen gainetik Wikileaks. Eta Olasagasti.
Euskal historiografiaren heldutasunik eza ote?
2010/11/27Elena Barrenaren argudioek dezente landuak ematen duten arren, ez dut nik esango nork duen arrazoia, ezta Eusko Jaurlaritzaren zein Gipuzkoako Diputazioaren turismo berripaperak eta bide-bazterretako seinaleak aldatu behar direnik aldarrikatuko ere. Baina, gutxienez, zilegi bekit esatea Jose Luis Orellaren isilunea harrigarria dela, eta honelako jokaerek, euskal bibliografiaren heldutasuna zalantzan jartzeaz gainera, ez dutela Orellaren beraren azterlana leku onetan uzten.
