Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Berme europarra

Berme europarra

Amatiño 2011/02/02 23:00
Europako Ezarpen Bankuak 195 milioi euroren maileguaz bermatuko du Zubietako Hondakin Kudeaketa Gunea. Horrez gainera, Banestok eta La-Caixak 70 milioiz finantzatuko dute eta Gipuzkoako Aldundiak 125 milioi ordainduko. Hamabost urte behar izan dira...

Albistea ez da Europako Ezarpen Bankuak dezente milioi asko bermatzea, bermegoa bera baizik. Benetan azpimarratzekoa ez da Europako Batasunak sortarazitako banketxeak 195 milioi segurtatzea, ezpabere segurtatu nahi izana bera.  Hau da, aipagarriena, nabarmenena, garrantzitsuena, Europako finantza-erakunde publikorik nagusienaren  berme-erabakia da, eta ez berme-kopurua handia edo txikia den.

Europak ez du edozein egitasmo diru-laguntzaz bedeinkatzen.  Europar banketxeak ingurumenari dagozkion arauak bete beharra eskatzen du diru-maileguak eman ahal izateko,  Europako Batasunaren baitan daudekeen araurik zorrotzenak bete beharra alegia. Horra zergatik haren finantza-laguntza diru-berme soilaz haraindi kontzeptu-bermea den, besteak beste ingurumen-betekizunak bermatzen baititu.

Debabarreneko zabor eta hondakinen kudeaketaz arduratu behar izan nuenez gero 1995tik 1999ra bitartean, ondotxo dakit zein luzea izan den Gipuzkoan amaitzear --edo hastear-- dagoen bilakaera. Segurutik gurean ez ditugu politikaririk argienak, ez kudeatzailerik trebeenak  baina, behar bada, ezta herritar-ekimenik serioenak ere. Eta hau esan behar da, aurrekoak ukatzeko premiarik gabe. 

Edonork du mesfidati jokatzeko eskubidea, baina benetan inork sinesten al du gaur egungo legeriaren arabera Europako Batasunaren barrutian ingurumen-baldintzak beteko ez dituen azpiegiturarik eraiki daitekeenik? Edo, beste modu batez esanda, inork uste al du Europako Ezarpen Bankuak bere gain hartuko lukeenik, 195 milioi euroren maileguaz, Europako Batasunaren ingurumen-eskakizunak gogoan ez lituzkeen egitasmoriik?

Hamabost urte luze oinarri-oinarrizko azpiegitura egin ahal izateko. Zenbat alferrikako lan, ahalegin eta galera gero... 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: