Eibarrek ez dauka, nik dakidala, animalia heraldiko edo sinbolikorik. Heraldikoa litzateke, adibidez, balea Getariako armarrian, edo sinboliko edo totemikoak berriz, hainbat kasu: Debakoak tarinak direla, edo Ataungoak otsoak... Herrietako gatxizenen saltsa horretan, ezer izatea tokatu bazaigu, farolak (planetziatarrentzat) edo portugesak (mutrikuarrentzat), ez gehiago. Kirol eta hedabideetako topikoetan, berriz, armaginak akaso: ETB1en
armeroak esateari utzi zioten aspaldi, zorionez. Eta zerbait naturalagoa beharko genuke, faunistikoagoa.
Egoera honek konponbidea merezi du eta hau da nire proposamena: gauza jakina denez, iaz deskubritu genuenetik, txino-dendetako katu guztiek sanblasa daukatela altzoan, izan dadila katu hori Eibarko herri-totema, eta izan gaitezen eibartarrok katutxinoak.
Argazkiak.org | katutxinoa © cc-by-sa: Luistxo.F
Disfrutatu opilak San Blas egunean!