XI mandamentua
Lehengunian erretratua egittera sartu, eta siñaduria ikusi nebanian, ez nintzan harrittu: "Markues" marrazkilarixana da. Asko gustatzen jataz tipo honen marrazkixak, umore fin eta intelijentedunak. Tia Fran tabernan erakusleiho permanente bi dakaz, neurri berekuak (100*150 cm ingurukuak), eta marrazkixak tarteka-tarteka aldatu egitten dittu. Egunen baten erakusketia egin biharko dau gizon honek.
Blogeko irakorle batek emondako datuari esker, hona Makuesen dibujo txorta ederra, Bizkaie aldizkarixan.
Bere marrazki gehiago ikusteko: http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=10&sec;=5&fecha;=2010-12-10&cat;=1